Nekazaritzako ibilgailu bati alta emateko eskaera

Izapidetu

Epeak

Irekita

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Makineriaren erregistroan inskribatzeko eskaera (inprimaki horiek Nekazaritzako Makineriaren Erregistroko bulegoan bertan ere ematen dira).
  • NAN edo IFKren kopia (makinariaren titularrarena).
  • Makinaren erosketaren fakturaren kopia, erregistroan inskribatuko dena. 
  • Erosketa faktura edo salerosketa, leasing, renting eta antzeko kontratua. Haietan guztietan, argi zehaztuko da makinaren merkataritza marka eta izena (modeloa), eta horrek bat etorri behar du IAT txartelean edo ezaugarri teknikoen ziurtagirian jasotako datuekin.
  • Ezaugarrien Ziurtagiria edo Fitxa Teknikoa, inskribatuko den makinarena.
  • Segurtasun Kabinaren Ziurtagiriaren kopia (izanez gero, behintzat).
  • EB Adostasun Agiriaren kopia, makina guztientzat, traktore gurpildunak izan ezik.
  • Atoian eramateko eta esekitako makinetan, IAT txartela edukitzetik salbuetsita badaude, mota horretako makinen ezaugarri teknikoen ziurtagiria aurkeztu beharko da, fabrikatzaileak edo haren legezko ordezkariak emandako IV. edo V. eranskinetan adierazitako ereduaren arabera. Minda banatzeko zisterna bada eta banaketa kudeatzen edo hobetzen duten elementu edo sentsoreekin hornituta badago, VI. eranskina beteko da.
  • Sozietate zibil, titulartasun partekatuko erakunde edo ondasun-erkidego bateko kideen kasuan, nekazaritzako ustiategirik ez badute, makineria beren izenean inskribatu ahal izango dute, baldin eta EKri lotutako adierazpena inprimakia betetzen badute.

Informazio gehiago

GARRANTZITSUA 
  • Ezin izango dira ROMAn inskribatu babes-egiturarik ez duten beste estatu kide batzuetatik datozen nekazaritzako traktore erabiliak.
  • Ezin izango dira erregistratu Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetatik datozen nekazaritzako traktore erabiliak, baldin eta jatorrizko herrialdean 2001eko ekainaren 30a baino lehen jarri badira martxan.
  • Ezin izango dira erregistratu Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetatik datozen makina automotrize erabiliak, baldin eta jatorrizko herrialdean zerbitzuan jartzeko data 1998ko abenduaren 31 baino lehenagokoa bada.
Izapidetu