null AP-1 bidesari soziala

AP-1 bidesari soziala

VIAS de Alava S.A.k dirulaguntzak ematea Arabako Lurralde Historikoan bizi diren AP-1 autobidearen erabiltzaileek Arabako zatian ordaindutako bidesarirako.

Diru laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen AP-1aren zatiarengatik ordaindu beharreko bidesariaren zenbatekoan (BEZa aparte) deskontuak eginez zehaztuko da, jarraian azaltzen denaren arabera:

Etxebarri-Ibiña eta Eskoriatza arteko zatia: hilean gehienez ere 50 joan-etorriko muga izango da, eta BEZa gehituta 15 euroko gastua egin bada, %100ean lagunduko da diruz. Hortaz, lehen 15 euroak erabiltzailearen kontu izango dira. Diru laguntza ez da emango hileko gastua zenbateko hori baino txikiagoa bada.

Eskoriatza eta Maltzaga arteko zatia: hilean gehienez ere 50 joan-etorriko muga izango da, eta BEZa gehituta 60 euroko gastua egin bada, %100ean lagunduko da diruz. Hortaz, lehen 60 euroak erabiltzailearen kontu izango dira. Diru laguntza ez da emango hileko gastua zenbateko hori baino txikiagoa bada.

Sakatu hemen diru laguntzaren zenbatekoa eta ibilaldiak kontsultatzeko.

Ohiko bizilekua Arabako Lurralde Historikoan duten eta AP-1 autobidearen Arabako zatia erabiltzen duten pertsona fisikoak, ibilgailu arinak erabiltzen badituzte, autobideak ezarritako tarifen taulari begira, eta diru laguntzaren oinarrietan aipatutako autobidean ordainketa egiteko onartutako eta balioa duen gailu telematikoa badute.

Berariaz kanpoan geratuko dira garraio publikorako edozein baimenen titularrak.

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saila.

Organo eskuduna: Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatu titularra.

Errekurtsoa ebazteko organo eskuduna:

Berraztertzeko errekurtsoa: Ebazten duen administrazio organoa (Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatu titularra).

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoa.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: ebazteko 2 hilabete eta jakinarazteko 10 egun.

Epearen barruan ez ebaztearen ondorioak: ezezkoa.

Administrazio bidearen amaiera: bai​.​​​​​​

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
AP-1eko bidesari sozialaren laguntza eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi