Arte eszenikoen eta musikalen prestakuntza ekintzetarako laguntza eskaera

Epeak

Itxita

Hasiera data: 2023/05/18

Amaiera data: 2023/06/14

Aurkeztu beharreko agiriak

Laguntza hauek eskuratzeko interesa duten pertsonek, eskaeraz gain, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

  • a) Laguntza eskatzen duen pertsonaren curriculum vitae-a, eskaeraren xede den jakintza arloko trebakuntza eta espezializazioari eta esperientziari buruzko egiaztagiri egokiak erantsita.

Zerrendatu bai baina agiririk erantsi ez zaien ekintzak ez dira kontuan hartuko.

  • b) Garatu beharreko trebakuntza proiektuaren azalpen memoria.

  • c) Laguntza eskaeraren xedea den trebakuntzan onartua izan dela dioen ziurtagiria.

Informazio gehiago

Kultura Ekintza Zerbitzua

Probintzia plaza, 5-3. 01001 Gasteiz

Telefonoa: 945 18 18 18 

Zer behar dut?

    • BAKQ
    • Ziurtagiri elektronikoa

Deialdi honetara aurkeztu nahi duten pertsonek honako modu hauetako batean aurkeztu ahal izango dute eskabidea:

  • a) Bitarteko elektronikoak erabiliz, Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan horretarako dagoen inprimakia betez. Horretarako, aldez aurretik, eskatzaileek Arabako Foru Aldundiak onartutako ziurtagiri elektronikoren bat eduki beharko dute. Informazio gehiago: https://egoitza.araba.eus/eu/egoitza-elektronikoa/ezagutu-egoitza/nola-sartu

  • b) Aurrez aurre Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Probintzia Plaza, 5, behea) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako beste moduetan.

Atal honetan jasotako moduan aurkeztutako eskabideak deialdi honen II. eranskineko eredura egokitu beharko dira.