null Arabako Lurralde Historikoko abeltzaintza ustiategietan abereak basa faunaren erasoetatik hobeto babesteko prebentzio neurriak ezartzeko laguntzak

Arabako Lurralde Historikoan abeltzaintza ustiategietan abereak basa faunaren erasoetatik hobeto babesteko eta ehiza espezieek landa ingurunean eragindako kalteak arintzeko prebentzio neurriak ezartzeko laguntzak

  • 1. lerroa:

Behi, zaldi, ardi edota ahuntz espezieen ugalketarako animaliak dituzten eta AFAren Abereen Errolda Erregistroan erregistratuta dauden ustiategiek.

  • 2. lerroa:

Arabako Lurralde Historikoan legez eratutako erakunde eta pertsona fisiko edo juridikoek, baldin eta lekuan bertan dauden espezieen ehiza aprobetxamenduaren titular edo errentari badira eta aprobetxamendu horren kudeaketaren arduradun badira ehizaren ondorioetarako, eta ehiza jardueraren funtzionamendua administratu eta antolatzen badute, ehiza barruti baten titularra edo esleipenduna izan, zainpeko ehiza eremu baten kudeatzailea izan edo baimendutako beste edozein ehiza jarduera izan, bai eta horien erakunde elkartuak eta ehiza barrutiak edo kontrolatutako ehiza eremuak sustatzen dituzten toki erakundeak ere, baldin eta dagokion mugarteko kalteen erantzule zibilak badira.

Abeltzaintza zerbitzua

Foru Gobernu Kontseiluaren 33/2023 Foru Dekretua, ekainaren 20koa. Onestea Kontseiluaren uztailaren 12ko 32/2022 Foru Dekretuaren aldaketa, zeinaren bidez onetsi baitziren Arabako Lurralde Historikoko abeltzaintza ustiategietan ganadua basafaunaren erasoetatik babesteko prebentzio neurriak ezartzera bideratutako laguntzak emateko oinarri arautzaileak, eta onestea laguntza horien 2023rako deialdia.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Arabako Lurralde Historikoko abeltzaintza ustiategietan abereak basa faunaren erasoetatik hobeto babesteko eta ehiza espezieek landa ingurunean eragindako kalteak arintzeko prebentzio neurriak ezartzeko laguntzak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi