null Irabazteko asmorik gabeko erakundeetan turismo inbertsioei aurre egiteko ezohiko laguntzak

Irabazteko asmorik gabeko erakundeetan turismo inbertsioei aurre egiteko ezohiko laguntzak

Deialdi honen xedea da irabazteko asmorik gabeko elkarteei laguntzea, lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak egin ditzaten.

Probintzia eremuko irabazteko asmorik gabeko elkarteek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan behar bezala inskribatuta badaude eta helburu soziala turismoa sustatzea badute edo Arabako Lurralde Historikoan proiektu turistiko edo gastronomiko bat garatzen badute. Landa garapeneko elkarteak kanpoan geratuko dira berariaz.

 

Horrez gain, erakunde onuradunek betekizun hauek bete behar dituzte:

  • Enpresa jardueraren egoitza fiskala Arabako Lurralde Historikoan egotea.
  • Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea, 58/2004 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, bai dirulaguntza emateko ebazpenaren aurretik, bai dirulaguntza jasotzeko unean.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saila

Foru Agindua 183/2023 maiatzaren 2koa. Onestea Arabako turismoaren sektoreko irabazteko xederik gabeko erakundeetan egindako inbertsioei aurre egiteko aparteko laguntzen deialdia

Foru Agindua 193/2023 maiatzaren 8koa. Aldatzea Arabako turismoaren sektoreko irabazteko xederik gabeko erakundeetan egindako inbertsioei aurre egiteko aparteko laguntzen deialdia onesten duen maiatzaren 2ko 183/2023 Foru Aginduaren eranskina

Foru Gobernu Kontseiluaren 49/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa. Onestea Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritzaren eskumeneko eremuan ematen diren dirulaguntzak arautzeko oinarri orokorrak.

Ebazpena emateko epea: 6 hilabete.

Epe hori igarota eskaerek ebazpen adierazirik ez badute, ezetsitzat jo beharko dira.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Irabazteko xederik gabeko erakundeetan inbertsio turistikoei aurre egiteko laguntzak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Dirulaguntza justifikatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi