null PR Ayudas formativas en artes escenicas y musicales EUS

Arte eszeniko eta musikaletan trebatzeko ekintzetarako laguntzen 2023ko deialdia

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea pertsona fisikoei, arte eszeniko (dantza, antzerkia, zirkua eta mimoa) eta musikalen arloetako banakako espezializazio trebakuntza sustatzeko, hain zuzen toki hauetan egiten dena: unibertsitateak, goi eskolak, nazioarteko eskolak, goi mailako kontserbatorioak, dantza eskolak, antzerki eskolak, zirku eskolak eta, oro har, artearen arloko trebakuntza zentroak, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo daudenak.

Berariaz kanpoan uzten dira oinarrizko prestakuntzako ikasketa arautuei lotutako proiektuak edo eszenaratzea edo muntaketa dakartenak.

Deialdi honetako dirulaguntzak pertsona fisikoek eskatu ahalko dituzte, ezaugarri hauek betetzen bazituzten 2023ko urtarrilaren 1ean:

  •  18 urte beteta eta 30 urte bete gabe izatea.
  •  Azken hiru urteetan etenik gabe erroldatuta egon izana Arabako Lurralde Historikoko edo Trebiñuko enklabeko edozein udalerritan. Salbuespen bakarra onartuko da: erroldan baja eman izana laguntza eskaeraren xedea den trebakuntza jasotzeko tokira joan behar izateagatik; egoera hori agirien bidez egiaztatu beharko da.

Ezin daitezke laguntza hauen onuradun izan Arabako Foru Aldundiak sustatutako laguntzen aurreko bi deialditan espezialitate edo arlo berbererako laguntza jaso dutenak.

Halaber, ezin daitezke laguntza hauen onuradun izan Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzei buruzko urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauak 12.2. artikuluan jasotako egoeretako ren batean daudenak.

Arabako Foru Aldundia. Kultura eta Kirol Saila.

  • Kultura eta Kirol Saileko Diputatuaren 107/2023 Foru Agindua, maiatzaren 9koa. 2023ko ekitaldian arte eszenikoen eta musikalen arloko prestakuntza-ekintzak egiteko laguntzen deialdi publikoa onartzea.

  • Foru Gobernu Kontseiluaren 50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, Kultura eta Kirol Sailaren norgehiagoka araubideko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak onartu zituena.
  • Foru Gobernu Kontseiluaren 7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa. Kultura eta Kirol Sailak lehia araubidean dirulaguntzak ematea arautuko duten oinarri orokorren aldaketa onestea.
  • 11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzei buruzkoa.

I. Eranskina

Beka eskaerak gehienez ere sei hilabeteko epean ebatziko dira, deialdia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igaro eta eskaerari buruzko esanbidezko ebazpenik eman ez bada, uler tuko da eskaerari ezezkoa eman zaiola, nahiz eta ondoren ebazpena eman ahal izango den.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Arte eszenikoen eta musikalen prestakuntza ekintzetarako laguntza eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi