null Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak

Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak

Mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntza Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren (MAES) barruan sartzen da, eta Europako Nekazaritza Berme Funtsaren (ENBF) kontura finantzatzen da. Ustiategiaren lehiakortasuna handitzea, mahatsondo laborea klima-aldaketara egokitzea edo ingurumenaren aldetik jasangarriagoa bihurtzeko helburuarekin, mahastiak berregituratzeko edo birmoldatzeko eragiketak egiteko asmoa daukaten ustiategiei zuzenduta daude.

Arabako Lurralde Historikoan diruz-lagungarriak diren eragiketa motak hauek dira:

  • Mahastiak birlandatzea
  • Mahastiaren kudeaketa tekniken hobekuntza eramate-sistema aldatzegatik
  • Barietate aldaketa gaintxertaketaren bidez
  • Arrazoi sanitario edo fitosanitarioen ondorioz agintari eskudunak aginduta erauzitako mahastiak birlandatzea

Arabako Lurralde Historikoan kokatutako mahastiak berregituratzeko edo birmoldatzeko eragiketak egiteko asmoa daukaten Ardogintzarako mahatsa ekoizten duten mahastizain-ustiategiak

Eskabideak jasotzea, espedienteak izapidetzea eta administrazio-kontrolak eta tokian bertan egitea: Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzua.

 

Eskabideak ebaztea eta ordainketak baimentzea: Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea

AGINDUA, 2023ko azaroaren 21koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako laguntzen deialdirako oinarri arautzaileak onartzen baitira 2024ko ekitaldirako; laguntza horiek MAES Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren barruan daude, 2023-2027ko NPE Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategiko Nazionalaren esparruan.

 

905/2022 Errege Dekretua, urriaren 25ekoa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan mahastizaintzako eta ardogintzako esku hartze sektoriala arautzen duena.

 

1047/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Plan Estrategikoaren esku hartzeak eta Nekazaritza Politika Erkidearen beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duena.

 

147/2023 Errege Dekretua, otsailaren 28koa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku hartzeetan penalizazioak aplikatzeko arauak ezartzen dituena, eta 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzearekin lotutako hainbat alderdi arautzen dituzten zenbait errege dekretu aldatzen dituena

Ebazteko epea: 6 hilabete Konferentzia Sektoriala egiten denetik

Uko egiteko epea: hilabete, laguntza onartzeko ebazpena jakinarazten den egunetik kontatzen hasita

Isiltasunaren zentzua: Ezetsia

Gora jotzeko errekurtsoa Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari.

Errekurtsoak aurkezteko epea: hilabete, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo hiru hilabete, administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta hurrengo egunetik aurrera.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko diru-laguntzen eskabidea. 2024ko deialdia

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Kostuak ordaintzeko dirulaguntzen eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi