"Ernestina Champourcin" poesia-lehiaketara lanak aurkeztea

Izapidetu

Epeak

Irekita

2024/04/06 - 2024/07/10

Hautagaitzak aurkezteko epea deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2024ko uztailaren 10ean amaituko da, 23:59an (Espainiako penintsulako ordua).

Aurkeztu beharreko agiriak

Lehiaketara aurkezten den poema-sorta

Eskaera-inprimakia (II. eranskina)

Informazio gehiago

2024ko deialdiaren oinarriak kontsultatu. 
 

echampourcin@araba.eus

Zer behar dut?

  • Eskatzaileek Arabako Foru Aldundiak onartutako ziurtagiri elektronikoren bat eduki beharko dute. Informazio gehiago.

    Lana, PDF formatuan erantsiko da. Eskema honi jarraituz jarri behar zaio izena fitxategi horri: LANAREN IZENBURUA-IZENGOITIA.PDF.  Lanaren formatu informatikoan ezin da egilearen izena agertu.

    Deialdi honen II. eranskina, behar bezala Beteta.  II. eranskin horretan lanaren izenburua eta izengoitia idatzi behar dira, aurkeztutako lana identifikatu ahal izateko.

Aurrez aurreko/posta bidezko aurkezpena:

Hautagaitzak Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailari zuzendu behar zaizkio, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztu edo hara bidali (Probintzia plaza, 5, behea 01001 Gasteiz), eta “Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa” erreferentzia izan behar dute. Honako hauek bidali behar dira:

  • Lana euskarri informatikoan (CDa edo pendrivea), PDF formatuan. Eskema honi jarraituz jarri behar zaio izena fitxategi horri: LANAREN IZENBURUA-IZENGOITIA.PDF.

Lanaren formatu informatikoan ezin da egilearen izena agertu.

  • Deialdi honen II. eranskina, behar bezala beteta

II. eranskin horretan lanaren izenburua eta izengoitia idatzi behar dira, aurkeztutako lana identifikatu ahal izateko.

Izapidetu