null Dirulaguntza deialdia, 2023an aisialdiko kirol jarduerak egiteko, irabazteko xederik gabeko erakundeen bitartez

Dirulaguntza deialdia, 2023an aisialdiko kirol jarduerak egiteko, irabazteko xederik gabeko erakundeen bitartez

Deialdi honen xedea da 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitartean (biak barne) Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Enklabean egiten diren aisialdiko kirol-jarduerek eragindako gastuak finantzatzen laguntzea.

Erakunde onuradunak:

  • Egoitza soziala Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko Enklabean duten irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta kirol erakundeak, dagokien erregistroan behar bezala inskribatuta daudenak.

Eskaerak balorazio batzordeak aztertuko ditu. Batzordeburua Kirol Zerbitzuaren zuzendaria izango da.

2023ko deialdiaren oinarriak

7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokor arautzaileen aldaketa onartzen duena.

50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-konkurrentziaren araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokorrak onartzen dituena.

11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzkoa.

Organo eskudunak, balorazio-batzordeak proposatuta, dagokion ebazpena emango du, deialdia ALHAOn argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

Gehieneko epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek ulertu ahal izango dute eskabidea ezetsi egin dela

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Aisialdiko kirol jarduerak egiteko dirulaguntzak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi