Proposamenak aukeratzea - Herri bozketak

Epeak

Itxita

Aurkeztu beharreko agiriak

Botoa ematen duenak nahitaez eman beharko ditu honako hauetarako beharrezkoak diren eta eskatzen zaizkion datuak: Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta dagoela egiaztatzeko, kuadrilla bakoitzeko proiektu bat edo bi aukeratzeko, eta bide beraren edo desberdinen bidez bi aldiz edo gehiagotan bozkatu ez duela adierazteko.

Bozketan parte hartzen dutenek, erroldatze lekuaren arabera, beren kuadrillarako hautatutako proiektu 1 edo 2 aukeratu beharko dituzte. Pertsona bakoitzak (parte hartzeko aukeratutako bidea edozein dela ere) behin bakarrik parte hartu ahal izango du.

BOZKETA BAKARRA bidali behar da (bitarteko elektronikoen bidez zein aurrez aurre), eta bi eskaerak baliogabetu egingo dira eskatzaileren batek proposamen bat baino gehiago aurkezten badu.

Herri bozketarako aldi bat izango da. Bozkatzeko inprimakiak aurkeztu beharko dira eta horiek aurkezteko bi bide izango dira:

 

BIDE ELEKTRONIKOEN BITARTEZ

Inprimaki bat bete beharko da AFAren egoitza elektronikoan.

Identifikazio sistema baten bidez erregistratu beharko da, honako eremu hauek betez:

 

ESKATZAILEA

Izen-abizenak

NAN ZK.

Jakinarazpenetarako helbidea

Telefonoa

Posta elektronikoa (ez da nahitaezkoa)

Jaioteguna

Erroldatze lekua

 

AUKERATUTAKO PROIEKTUA/K

Izenburua

Kuadrilla (6 posibleen artean zehaztu behar da)

Puntuak

Ez da beharrezkoa puntu guztiak ematea; puntuak ez dira zatigarriak.  Aukerak:

  • 3 puntu gustukoenari eta 1 hurrengoari

  • 3 puntu gustukoenari

  • 1 puntu gustukoenari

 


 

AURREZ AURRE

Dagokion inprimakia bete behar da eta Vitoria-Gasteizko edo Laudioko Erregistro Orokorreko bulegoan aurkeztu, edo Arabako Lurralde Historikoko edozein udaletako sarrera erregistroaren bidez, honako informazio honekin:

INPRIMAKIA

 

ESKATZAILEA

Izen-abizenak

NAN ZK.

Jakinarazpenetarako helbidea

Telefonoa

Posta elektronikoa (ez da nahitaezkoa)

Jaioteguna

Erroldatze lekua

 

AUKERATUTAKO PROIEKTUA/K

Izenburua

Kuadrilla (6 posibleen artean zehaztu behar da)

Puntuak

Ez da beharrezkoa puntu guztiak ematea; puntuak ez dira zatigarriak. 

Aukerak:

  • 3 puntu gustukoenari eta 1 hurrengoari

  • 3 puntu gustukoenari

  • 1 puntu gustukoenari

 

ERANSKINA

NANaren bi aldeen kopia

Errolda egiaztagiria

Zer behar dut?

  • BAK

    BAKQ

    Ziurtagiri digitala

Arabako Foru Aldundiko Egoitza elektronikoan, Gasteizko edo Laudioko Erregistro Orokorreko bulegoan, edo Arabako Lurralde Historikoko edozein udaletako sarrera erregistroaren bidez.