null Gizarte eraldaketarako hezkuntzako proiektuetarako dirulaguntza deialdia

Gizarte eraldaketarako hezkuntzako proiektuetarako dirulaguntza deialdia. Deialdi hori irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeentzako da eta dirulaguntza nori eman lehiaketa bidez ebatziko da. 2024ko ekitaldia

Garapen Jasangarrirako eta Elkartasun Globalerako Lankidetzari buruzko otsailaren 20ko 1/2023 Lege berriaren xedea da garapen jasangarrirako eta elkartasun globalerako lankidetza politikaren araubide juridikoa ezartzea.

Goian aipatutako lankidetzari buruzko lege berrian jasotako arau esparruan, deialdiaren xedea dirulaguntzak ematea da, norgehiagoka bidez. Dirulaguntza horien helburua da elkarte sarea indartzen laguntzea eta genero ikuspegidun gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuak babestea 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 1era bitartean, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean, Vitoria-Gasteizen garatutakoak izan ezik. Genero ikuspegia duten gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuek eta Eskutik 2022-2025 esparru dokumentuan lehenetsitako ikuspegietako batzuei erantzuten dieten ekimenek jaso ahal izango dute dirulaguntza.

Irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeentzako

Berdintasunaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun zerbitzua

Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Saileko foru diputatuaren 7/2024 Foru Agindua, otsailaren 9ekoa. 2024ko ekitaldian irabazteko xederik gabeko elkarteek eta entitateek gizarte eraldaketarako hezkuntzako proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdia onartzea norgehiagoka araubidean.

Foru Gobernu Kontseiluaren 23/2020 Foru Dekretua, uztailaren 21 koa. Onespena ematea Diputatu Nagusiaren Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrei.

Ebazteko eta jakinarazteko epea: 6 hilabete

Administrazio isiltasunaren ondorioak: negatiboa

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Genero ikuspegidun gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuak finantzatzeko eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi