null Kirol egokitua garatzeko eta kirolean inklusioa sustatzeko dirulaguntzen deialdia

Kirol egokitua garatzeko eta kirolean inklusioa sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2024

Deialdi honen xedea da 2023ko urriaren 1etik 2024ko ekainaren 30era bitartean (biak barne) Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Enklabean egiten diren kirol egokituko jarduerek eta kirol-inklusioaren eta kirolaren bidezko inklusioaren inguruko jarduerek eragindako gastuak finantzatzen laguntzea.

Arabako kirol-klub, -elkarte eta -federazioak, egoitza soziala Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko Enklabean dutenak eta dagokion Kirol Erakundeen Erregistroan behar bezala inskribatuta daudenak.

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, egoitza soziala Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean dutenak, eta eskola-kiroleko kanpainan alta emanda daudenak.

Eskaerak balorazio batzordeak aztertuko ditu. Batzordeburua Kirol Zerbitzuaren zuzendaria izango da.

2024ko deialdiaren oinarriak

7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokor arautzaileen aldaketa onartzen duena.

50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-konkurrentziaren araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokorrak onartzen dituena.

11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzkoa.

Organo eskudunak, balorazio-batzordeak proposatuta, dagokion ebazpena emango du, deialdia ALHAOn argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

Gehieneko epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek ulertu ahal izango dute eskabidea ezetsi egin dela.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Eskaerak aurkeztea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Jardueren/programen justifikazioa

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi