296 eredua. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena

Izapidetu

Epeak

Irekita

296 eredua aurkezteko epea: urte bakoitzeko urtarrilean, atxikitako zenbatekoei eta aurreko urteari dagozkion konturako sarrerei dagokienez, ekitaldi bakoitzeko egutegi fiskalean ezarritako daten arabera.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eredua telematikoko aurkezten da eta, beraz, erantsi behar den dokumentazio gehigarria telematikoki aurkeztuko da egoitza elektronikoaren bitartez, aitorpenari dagokion fitxategiarekin batera.

Informazio gehiago

Eredu honek Araban zerga egoiliar ez direnek establezimendu iraunkorrik gabe lortutako mota orotako errenten urteko aitorpena egiteko balio du, haiei atxikipena eginez zein egin gabe ordaindu direnean.

Eredu hori erabili beharko dute jarduera ekonomikoa izan eta Espainian zerga egoitza ez dutenei establezimendu iraunkorrik gabe ordainketak egiten dizkieten pertsona fisikoek eta juridikoek, Araban errendimenduak lortzen badituzte, 187, 211 edo 270 ereduak erabili behar dituztenek izan ezik.

Araudia:

Zer behar dut?

    • Zertifikatu digitala
    • Ontzi jokoa

Nahitaezkoa da aurkezpen telematikoa egoitza elektroniko bidez egitea.

Izapidetu