341 eredua. Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren erregimen bereziaren konpentsazio eskaera

Epeak

Irekita

Hiruhileko naturalaren ondorengo lehen 25 egunetan aurkeztuko da eredua.

Urteko azken hiruhileko naturalaren eredua hurrengo urteko urtarrileko lehen 30 egunetan aurkeztuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

Ereduaren inprimakia behar bezala beteta aurkeztu behar da.

Informazio gehiago

Ondoko subjektu pasiboek aurkeztu behar dute eredu hau: nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide bereziaren pean egonda, beste estatu kide batera esportatu, bidali edo garraiatzen diren ondasunen emateak egin dituztenak, edo zergaren aplikazio lurraldetik kanpoan kokatutako hartzaileei ematen zaizkien eta araubide bereziaren barruan dauden zerbitzuengatik, urtarrilaren 18ko 12/1993 Araugintzako Foru Dekretuak (BEZarena) 131.1. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Araudia:

38 Foru Agindua 2015_02_04.