null PR Centro de acogida inmediata EUS

Etxean tratu txarrak jaso dituzten emakumeentzako egoitza zentroak eta emakumeentzako bestelako egoitza zerbitzuak. Berehalako harrera zentroa

Denbora laburrerako egoitza zentroa da (gehienez ere 6 aste), eta eguneko 24 orduetan zehar irekita egoten da urteko egun guztietan. Bertan, harrera egiten zaie genero indarkeria jasan duten emakumeei eta beraien kargura dauden pertsonei, beren osotasun fisikoa eta emozionala arriskuan dagoenean. Harrera hori berehala egiten zaie eta beren beharrak baloratzeko behar duten denboran zehar bertan egoten dira, eta ondoren, baliabide egokienera bideratzen dira.

Laguntza handia ematen zaie, eta laguntza horren oinarriak esku-hartze psikologikoa, gizartekoa eta hezkuntzakoa eta gizarte laguntza dira; hori guztia adostutako Arreta Pertsonalizatuko Planarekin bat eginez.

  • Genero indarkeriaren biktima diren emakumeak, babesik ez dutenak eta Arabako lurralde historikoan bizi direnak (edo salbuespenez, beste leku batetik bideratu direnak) eta larrialdi moduan etxea behar dutenak, segurtasun baldintzetan bizi ahal izateko.

  • Bizikidetza unitatea mantentzeko, zerbitzu hau eta laguntza guztiak jaso ahal izango dituzte baita ere emakumeen kargura dauden eta ohiko moduan beraiekin bizi diren gainerako pertsonek, besteak beste seme-alabek (adingabekoak izan edo ez izan), eta beren kargura dauden helduek, betiere bizikidetza unitate bera osatzen baldin badute.

Baldintzak

  • Beste etxebizitzarik ez izatea segurtasun baldintzetan bizi ahal izateko, edo beste etxebizitza bat berehala ez izatea.
  • Gizarte zerbitzuetako irismenetik eta aukeretatik kanpo ez behar izatea arreta sanitario espezializatua eta/edo iraunkorra.
  • Jokaera arazorik ez izatea eta/edo zerbitzuaren funtzionamendua edo bizikidetza larriki galarazi dezaketen jokaerarik ez izatea edo emakumearentzako berarentzako, beste erabiltzaile batzuentzako edo profesionalentzako arriskutsuak izan daitezkeen jarrerarik ez izatea.
  • Kasuan kasuko tratamenduari uko ez egitea, gaixotasun mental bat edo infekzio gaixotasun kutsakorra izanez gero.
  • Larrialdiko esku-hartze bat behar izatea.

  • 148/2007 Dekretua, irailaren 11koa, etxeko eremuan tratu txarren biktimak diren emakumeen harrerarako baliabideak arautzen dituena. EHAA 187. zk., 2007ko irailaren 27koa. 148/2007 Dekretuko AKATSEN ZUZENKETA. Dekretua irailaren 11koa da, etxeko eremuan tratu txarren biktimak diren emakumeen harrerarako baliabideak arautzen dituena.

  • 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, genero-indarkeriaren aurkako babes integraleko neurriei buruzkoa.

  • 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazioen eta zerbitzuen zorroari buruzkoa.

  • 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, gizarte zerbitzuei buruzkoa.

     

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: Larrialdiko baliabidea denez, erantzuna ahalik eta azkarren emango da.

Isiltasun administratiboaren ondorioak: ez da beharrezkoa. 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Etxean tratu txarrak jaso dituzten emakumeentzako egoitza zentroak eta emakumeentzako bestelako egoitza zerbitzuak eskatzea. Berehalako harrera zentroa

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi