null PR Centros residenciales para personas mayores EUS

Adinekoentzako egoitza zentroak

Mendekotasun egoeran dauden eta ohiko ingurunean beharrak egokitasunez ezin asebete ditzaketen adinekoentzako zentroak, ohiko etxebizitzatarako eta etxebizitza egonkorretarako bideratuak; halaber, ostatu aukera arinagoak behar dituztenentzat dira, laguntza handiagoa behar dutelako, eta zentro horietan arreta osoa eta etengabea ematen da.

Honako helburu hauek ditu:

  • Erabiltzaileei eguneroko bizitzako jarduerak aurrera eramateko beharrezkoak diren zainketak eta laguntza pertsonala bermatzea, autonomia pertsonalari eusteko ahaleginak eginez.
  • Erabiltzaileei laguntza ematea ingurune komunitarioarekiko harremanak mantentzera eta bertan parte hartzera bideratutako jarduerak garatzeko, baina betiere beharrezko sorospena eskainita. 
  • Segurtasun sentipena areagotzea.

  • Erabiltzaileek familiarekiko, egoitzako beste pertsona batzuekiko eta/edo egoitzatik kanpoko bestelako pertsonekiko harremanak mantentzeko eta handitzeko ahaleginak egitea, bai eta, ahal den neurrian, zentroaren bizitzan parte hartzera bultzatzea ere.

65 urte edo gehiago dituzten pertsonak eta II. edo III. mailako desgaitasuna dutenak eta honako baldintzak betetzen dituztenak:

  • Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea.

  • Baliabide hori banako arreta planean onartzea.

  • Egoitzan aldi batean egon behar baldin bada behar soziosanitarioa dagoelako edo osasun arazoren bat dagoelako, egoitzan sartzeko ez da menpekotasun aintzatespena izan beharko, baina beharrezkoa izango da menpekotasuneko behin-behineko egoera bat egotea, eta hori ondoren egiaztatzea.

  • Egunerokotasuneko jarduerak egiteko laguntza handia behar izatea.

  • Gizarte zerbitzuetako irismenetik eta aukeretatik kanpo ez behar izatea arreta sanitario espezializatua eta/edo iraunkorra, salbuetsiz egoitzazko zentroa edo unitatea soziosanitarioa izatea.

  • Kasuan kasuko tratamenduari uko ez egitea, gaixotasun mental bat edo infekzio gaixotasun kutsakorra izanez gero.

  • Aldi baterako egonaldietan, ohiko etxebizitzan behin-behinean beharrezko zaintzak jasotzea ezinezkoa duten edo horretarako zailtasun handiak dituzten pertsonei bizitzeko beste aukera bat ematea, edo zaintzaile nagusiak eta ohikoak atseden hartu ahal izatea.

GOFEren kudeaketako zuzendaritza

  • 41/1998 Dekretua, martxoaren 10ekoa, Hirugarren Adinekoentzako Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. EHAA 66. zk., 1998ko apirilaren 7koa.Maiatzaren 31ko 125/2005 Dekretua, nagusientzako etxeetako gizarte zerbitzuei buruzko dekretua aldatzen duena. EHAA, 104 zk, 2005eko ekainaren 13koa. 
  • 185/2015 Dekretua, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazioen eta zerbitzuen zorroari buruzkoa. EHAA, 2016. zk, 2015eko urriaren 29koa.
  • Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.
  • Diputatuen Kontseiluaren 8/2017 Foru Dekretua, otsailaren 28koa, lurralde historiko honetako gizarte zerbitzuen foru sareko adinekoen zentroetako oinarrizko estatutua onartzen duena , eta otsailaren 20ko 19/2001 Foru Dekretuaren bidez onartutakoa indargabetzen duena. ALHAO, 31. zk., 2017-03-15.
  • 126/2019 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan adineko pertsonentzako erresidentziena. 
  • Foru Gobernu Kontseiluaren 31/2020 Foru Dekretua, irailaren 29koa. Onespena ematea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzeari.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: Egoitzan plaza bat izateko eskubidea gehienez ere 6 hilabeteko epean aintzatetsiko da, menpekotasuna aintzatesteko eskaria egin zenetik aurrera zenbatzen hasita.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Adinekoentzako egoitza zentroak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi