null PR Servicios de alojamiento y convivencia para personas con discapacidad EUS

Desgaitasuna duten pertsonentzako ostatu eta bizikidetza zerbitzuak

Elkarbizitzarako zentroak dira, ohiko etxebizitza edo etxebizitza iraunkor gisa erabil daitezkeenak edo, hala badagokio, aldi baterako egoitza gisa; desgaitasuna eta/edo mendekotasuna duten pertsonek erabiltzen dituzte, baldin eta beren premiak etxebizitza pertsonalean edo familiarenean ezin badituzte asebete.

Laguntza ezberdinak eskainiko dira, aldizkakoak, mugatuak, zabalak eta orokorrak, banakakoak eta pertsonen beharretara egokitutakoak; hori guztia pertsonen ongizate fisikoa eta emozionala hobetzeko, beraien autonomia mantentzeko, garapen pertsonala, trebetasunak, gaitasunak eta esperientziak sustatzeko eta bizitza autonomoagoa izateko.

Era berean, pertsonak gizarteratzeko eta komunitatean parte hartzeko aukerak ematen dituzte eta erabiltzaileek familiako eta gizarteko laguntza inguruak mantentzea eta indartzea sustatzen da.

Zerbitzu motak:

  1. Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako etxebizitzak, aldizkako laguntzarekin.
  2. Laguntza iraunkorra eskaintzen duten etxebizitzak.
    1. Desgaitasun intelektuala eta sentsoriala duten pertsonentzat.
    2. Desgaitasun intelektuala eta fisikoa duten pertsonentzat.
  3. Egoitza zentroak.
    1. Desgaitasun intelektuala eta laguntza asko behar duten pertsonentzat (Etxebidea).
    2. Desgaitasun fisikoa duten pertsonentzat (Goizalde).

Desgaitasuna eta mendekotasun aintzatetsia duten pertsonak.

Betekizun orokorrak

  • 18 eta 64 urte bitartean (biak barne) izatea zerbitzua hasten den unean.

  • Bateragarria ez den beste zerbitzurik esleituta ez izatea.

  • Arabako Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea.

Berariazko betekizunak

Laguntzadun etxebizitzak

  • Menpekotasuna aintzatetsita izatea, edozein mailatan dela ere.

    1. Desgaitasun intelektuala eta sentsoriala duten pertsonentzat.

    2. Desgaitasun intelektuala eta fisikoa duten pertsonentzat.

Egoitza zentroak

  • Menpekotasuna aintzatetsita izatea, 2. mailakoa edo 3. mailakoa.

    1.  Desgaitasun intelektuala eta laguntza asko behar duten pertsonentzat (Etxebidea).
    2. Desgaitasun fisiko larria duten pertsonentzat (Goizalde). 

Gizarte Ongizateko Foru Erakundeko Zuzendaritza-Kudeatzailetzak, Desgaitasuna duten pertsonen arloko zuzendariordetza teknikoak hala proposatu ondoren.

Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko nazioarteko biltzarra

  • Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioa berresteko tresna. New Yorken egina, 2006ko abenduaren 13an. EAO, 2008ko apirilaren 20koa.

  • Abuztuaren 1eko 26 Legea, araudia Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko nazioarteko hitzarmenari egokitzeko dena. EAO 184. zk., 2011ko abuztuaren 2koa, eta ondorengo zuzenketak. EAO, 201110-08

Desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzea

  • 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, ezintasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena. EAO, 289. zk., 201312-03.

Desgaitasun mailaren balorazioa

Menpekotasuna

  • 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak Artatzeari buruzkoa. EAO 299. zk., 2006-12-15.
    504/2007 ERREGE DEKRETUA. Menpekotasun egoera baloratzeko baremoa.
    Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere. ALHAO 98. zk., 2014-09-01 eta horren ondorengo zuzenketak eta aldaketak (ALHAO 101, 2014; ALHAO 091, 2016; ALHAO 115, 2014; ALHAO 133 2014; ALHAO 090, 2015).

  • Abenduaren 29ko 1082/2017 Errege Dekretua, Autonomiarako eta Menpekotasunari Arreta emateko Sistemaren onuradunen bermatutako gutxieneko maila zehazten duena. EAO, 317. zk., 2017-12-30.

Gizarte Zerbitzuak

  • 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

  • 257/1986 Dekretua, azaroaren 18koa, EHAA 237. zk., abenduaren 1ekoa, Minusbaliotasuna dutenentzako Gizarte Zerbitzuei buruzkoa eta horren hurrengo aldaketak.

  • Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.

  • 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazioen eta zerbitzuen zorroari buruzkoa.

  • Foru Gobernu Kontseiluaren 31/2020 Foru Dekretua, irailaren 29koa. Onespena ematea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzeari.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 3 hilabete eta erdi, eskaera egiten den egunetik aurrera. 

Administrazio isiltasunaren ondorioak: Ebazpena emateko gehienezko epea igaro bada berariazko ebazpenik eman gabe, zerbitzu emakida bertan behera utzi dela ulertuko da. 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Desgaitasuna duten pertsonentzako ostatu eta bizikidetza zerbitzuak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi