Arabako eskulangintza sektorean inbertsioak egiteko laguntzen deialdiaren eskabidea 2024ko ekitaldirako

Epeak

Itxita

2024ko ekainaren 7era arte. 

Aurkeztu beharreko agiriak

1. NANa edo IFZa, eskulangintza enpresen eta elkarteen eta sektorea ordezkatzen duten gainerako erakundeen kasuan.

2. Gizarte Segurantzak egindako ziurtagiria, harekiko betebeharrak betetzen egunean dagoela frogatzekoa. Ziurtagiri horren ordez aurkeztu ahal izango da organo kudeatzaileari emandako berariazko baimena, datuak emateko eskumena duten administrazioetatik datu horiek zuzenean jasotzekoa.

3.- Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta egotearen ziurtagiria.

4. Eskatutako dirulaguntzaren xede diren jarduerak deskribatzeko memoria.

5. Lana egingo duen edo egin duen kanpoko profesionalen edo hornitzailen eskaintza (proformakoak edo behin betiko fakturak, kanpoko aurrekontua edo, halakorik balego, sinatu den kontratua). 3 eskaintzak, aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresei 15.000,00 euroko edo gehiagoko zerbitzuak eskatu bazaizkie. Horrekin batera, hautatu den eskaintza ez bada ekonomiaren aldetik onuragarriena, zergatik aukeratu den azaltzen duen justifikazioa.

Zer behar dut?

Egoitza elektronikoaren bidez