Arabako Lurralde Historikoko abeltzaintza ustiategietan abereak basa faunaren erasoetatik hobeto babesteko eta ehiza espezieek landa ingurunean eragindako kalteak arintzeko prebentzio neurriak ezartzeko laguntzak eskatzea

Epeak

Itxita

2023ko uztailaren 3tik 31ra arte, biak barne. 

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera orri normalizatua, behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Diruz lagundu daitezkeen ondasun, objektu edo txakur espezieko animalien aurrekontua edo proformako faktura eta/edo erosketa faktura, hala badagokio. Hartzekoduna, zenbatekoa eta jaulkipen data adierazi beharko dira.
  • Egindako erosketaren fakturak aurkeztuz gero, gainera:
    • Fakturak ordaindu izanaren egiaztagiria, ordainketa data adierazita.
    • Laguntza eskatzeko xede diren txakurren kartillaren edo pasaportearen kopia.
    • Laguntza eskatzeko xede diren txakurren erantzukizun zibileko aseguru polizaren kopia.
  • Mastin motako txakurrak mantentzeko laguntza eskatuz gero:
    • Laguntza eskatzeko xede diren txakurren kartillaren edo pasaportearen kopia.
    • Laguntza eskatzeko xede diren txakurren erantzukizun zibileko aseguru polizaren kopia.

Diruz lagungarriak diren ondasun, objektu edo txakur espezieen erosketa fakturak, jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak, onuradunak ordaindu izanaren egiaztapenarekin aurkeztuko dira.

Ordainketa egiaztatzeko, dagokion banku transferentziaren agiria aurkeztuko da, edo merkataritza zirkulazioan froga balio bera duen beste agiri bat.

Ez da onartuko eskudirutan ordaintzea 2022rako indarreko araudian ezartzen den zenbatekoa edo horren kontrabalioa atzerriko dirutan; zenbateko hori 1.000,00 euro izango da.

Aurreko paragrafoan ezarritako zenbatekoa kalkulatzeko, ondasunak edo zerbitzuak ematean zatikatu diren eragiketa eta ordainketa guztien zenbatekoen batuketa egingo da.

Egindako inbertsioak justifikatzeko agiriak telematikoki aurkezten badira, kopiak jatorrizkoekin bat datozela egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena erantsiko da.

Informazio gehiago

Onuradunak

a) 1. lerroa: abeltzaintzako ustiategietan prebentzio neurriak ezartzea:

Behi, zaldi, ardi edota ahuntz espezieen ugalketarako animaliak dituzten eta Arabako Foru Aldundiaren Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan (REGA) erregistratuta dauden ustiategiek eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Ustiategi eskatzaileen sailkapen zooteknikoa honako hauetako bat izan behar da:

  • “behi ekoizpena eta ugalketa.”
  • “haragitarako zaldien ekoizpena eta ugalketa.”
  • “ardi ekoizpena eta ugalketa.”
  • “ahuntz ekoizpena eta ugalketa.”

Zaldien, ardien edota ahuntzen azpiustiapena duten eta 2023ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko jarduera duten abeltzaintza ustiategi eskatzaileek errolda aitorpena edota urteko derrigorrezko aitorpena eduki beharko dute.

b) 2. lerroa: ehiza espezieek landa ingurunean eragindako kalteak arintzeko prebentzio neurriak ezartzea.

Laguntzak eskatu ahal izango dituzte Arabako Lurralde Historikoan legez eratutako erakunde eta pertsona fisiko edo juridikoek, baldin eta lekuan bertan dauden espezieen ehiza aprobetxamenduaren titular edo errentari badira eta aprobetxamendu horren kudeaketaren arduradun badira ehizaren ondorioetarako, eta ehiza jardueraren funtzionamendua administratu eta antolatzen badute, ehiza barruti baten titularra edo esleipenduna izan, zainpeko ehiza eremu baten kudeatzailea izan edo baimendutako beste edozein ehiza jarduera izan, bai eta horien erakunde elkartuak eta ehiza barrutiak edo kontrolatutako ehiza eremuak sustatzen dituzten toki erakundeak ere, baldin eta dagokion mugarteko kalteen erantzule zibilak badira.


Onuradunen betekizunak

Onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte, deialdi bakoitzean eta dekretu honetan ezarritako gainerako betekizunez gain:

1. Arabako Lurralde Historikoaren dirulaguntzei buruzko urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauaren 12. artikuluan zehaztutakoak.

2. Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen Testu Bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren arabera, sexuagatiko bereizkeria egiteagatik zehapen administratibo edo penalik ez izatea. Itzultzeko edo zigortzeko prozeduraren batean ez egotea.

3. Laguntza eman eta ordaindu baino lehen, Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan eta zerga betebeharren ordainketan egunean egotea. Sozietate zibil edo ondasun erkidegoen kasuan, sozietateari nahiz bazkideei edo erkidegoko kideei buruzkoa izan beharko da egiaztapena.

Onuraduna abeltzaintzako ustiategi baten titularra bada, gainera:

  •  Nagusiki nekazari diharduen pertsona (NNP) izatea. Nagusiki nekazaritzat hartuko dira
  • M06.1 neurriaren bidez (“Nekazari gazteek enpresak sortzea”) finkatze prozesuan dauden gazteak nahiz neurri hori eskatu duten gazteak.
  • Ustiategi elkartuen kasuan, nagusiki nekazaritzat hartzeko, gutxienez bazkideen ehuneko 50ek nagusiki nekazaria izan beharko du, eta nagusiki nekazari diren kide edo bazkideena izan beharko du kapital sozialaren edo banaketa kuotaren ehuneko 50ek gutxienez.

Ustiategia behar bezala inskribatuta egon behar da Arabako Lurralde Historikoko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien erregistroan, eta deialdi bakoitzean zehaztuko diren ekoizpen orientazioa eta gutxieneko tamaina izan behar ditu.

Onuraduna toki erakundea edo aprobetxamendu zinegetiko baten titular edo errentaria bada, gainera:

  • Aprobetxamenduaren xede den ehiza lurra dagokion foru aginduaren bidez halakotzat jo izana eta errentamenduak esleipen prozedura jarraitu izana, hala badagokio.
  • Titularrak edo errentariak egunean izatea Mendi Zerbitzuko Ehiza eta Arrantza Atalarekin dokumentuak bidaltzeko betebeharra, eta ordainduta izatea barrutiaren matrikula ordaintzeko betebeharra eta haren ondorengo berritzeak.
  • Populazio kontrolaren xede den lursaila ehiza lurra ez denean, inbertsioa diruz lagundu ahal izateko, Mendi Zerbitzuko Ehiza eta Arrantza Atalak aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik.

Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak

Deialdi honetan diruz lagundu ahal izango dira honako inbertsio hauek:

a) 1. lerroa: abeltzaintzako ustiategietan prebentzio neurriak ezartzea:

  • Abereentzako hesi eramangarriak erostea. Hesi eramangarriek, dirulaguntza jaso ahal izateko, artzain elektrikoa izan beharko dute, edo eskatzaileak artzain elektrikoa duela egiaztatu beharko du.
  • Artzain elektrikoak erostea.
  • Abereak geolokalizatzeko gailuak erostea.
  • Mastin motako txakurrak eskuratzea abeltzaintza ustiategietarako. Txakurrek identifikatuta eta AIEOn erregistratuta egon behar dute, eta erantzukizun zibileko aseguru batek estalita.

b) 2. lerroa: ehiza espezieek landa ingurunean eragindako kalteak arintzeko prebentzio neurriak ezartzea:

Hesi eramangarriak eta horien elementu osagarriak eskuratzea, ehiza espezieak kontrolatzeko harrapaleku selektibo gisa jartzearen mende. Horiek diruz lagundu ahal izateko, eskatzaileak egiaztatu beharko du eragingailu automatiko autoblokatzailea edo urruneko harrapaketa sistema elektronikoak dituela edo eskuratzen dituela.

Automatikoki edo urrutitik eragiteko itxitura elektromekanikoko sistemak eskuratzea, harrapatzeko ate moldagarri bat dutenak ehizaleku selektibo batean sartzeko, ehiza espezieak kontrolatzeko helburuarekin, bai eta behar bezala funtzionatzeko behar diren osagai osagarri guztiak ere.

Artzain elektrikoak eta erabilera funtzional egokirako beharrezkoak diren osagai osagarriak eskuratzea.

Ehiza espezieen aleak geolokalizatzeko gailuak erostea, populazioa kontrolatzeko. Diruz lagundu ahal izango dira 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitartean (biak barne) egindako gastuak.

Zer behar dut?

  • BAK

    BAKQ

    Ziurtagiri elektronikoa

Agiriak Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.

Hori ez da eragozpen izango administrazioarekin elektronikoki harremanak izatera legez behartuta ez dauden pertsonek agiriak aurkezteko Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Probintzia plaza 5, 01001 Gasteiz), Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetan, Gasteizko, Guardiako eta Laudioko Ogasun bulegoen erregistroetan edo 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak ezarritako lekuetan.