Aisialdiko kirol jarduerak egiteko dirulaguntzak eskatzea

Izapidetu

Epeak

Irekita

2024/04/09 - 2024/07/15

2024ko apirilaren 9tik uztailaren 15era arte, biak barne. 

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Fakturak eta gastuak justifikatzeko agiriak, banaka edo batera, gastu-kontzeptu bererako, eta hirugarren edo hornitzaile berarekin lotuta, 1.000,00 eurotik gorakoak (BEZik gabe).

  • 1.000,00 eurotik gorako gastu subentzionagarrien ordainagiriak.

  • Erakundea balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) ordaintzetik salbuetsita badago eta eskabidean ofizioz egiaztatzearen aurka agertu bada, dagokion salbuespen-ziurtagiria.

  • Langile-gastuen kasuan eta eskabidean ofizioz egiaztatzearen aurka agertuz gero, 110 hiruhileko ereduak edo 190 eredua, ordaindu izanaren egiaztagiriarekin batera.

  • Diruz lagundutako programaren edo jardueraren agiri grafikoak, argazkiak edo ikus-entzunezkoak (programak, iragarki kartelak, liburuxkak, argazkiak, bideoak edo antzekoak).

  • Arabako Foru Aldundiak egiaztatzeari uko egitekotan, Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak.

  • Trebiñuko enklabean kokatutako erakundeen kasuan: dagokion autonomia-erkidegoko erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria.

Informazio gehiago

Kirol Zerbitzua

Probintzia plaza, 5-3. 01001 Gasteiz

Telefonoa: 945181818 

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala 

Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke. 

Izapidetu