Gidaridun ibilgailuak alokatzeko baimenaren (VTC-N) eskabidea

Izapidetu

Epeak

Irekita

Urte osoan

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Tasa ordaindu izanaren agiria.
  • Nortasun juridikoaren egiaztagiria:
    • Atzerriko pertsona fisikoa: iraupen luzeko egoitza baimena edo aldi baterako egoitza eta lan baimena, eta indarrean dagoen identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).
    • Pertsona juridikoa:
      • Nortasun juridiko propio eta independentea izatearen egiaztagiria.
      • Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro publikoan inskribatu izanaren egiaztagiria.
      • Garraio publikoa sozietatearen helburuetako bat dela egiaztatzen duten eskriturak edo agiriak.
  • Arabako Lurralde Historikoan helbide bat izatea eta bertan, Lurreko Garraioaren Ikuskaritza Zerbitzuen eskura jartzeko asmoz, kudeaketa eta funtzionamenduari buruzko dokumentuak gordetzea egiaztatzen duen agiria.
  • Helbide eta sinadura elektronikoa eta beharrezko ekipamendu informatikoa edukitzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, erantsitako ereduarekin bat.
  • Zergapekoen Erroldan –dagokion epigrafean– alta eman izanaren ziurtagiria.
  • Arabako Foru Aldundiarekiko eta estatuarekiko zerga betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
  • Gizarte Segurantzaren araubidean egotearen ziurtagiria eta Gizarte Segurantzarekiko kuotak eta bestelako zorrak egunean izatearen ziurtagiria.
  • Espainian matrikulatutako autoak edukitzea eta horien antzinatasuna –lehenengo matrikula kontuan hartuta– 10 urtetik gorakoa ez izatea egiaztatzen duen dokumentazioa; autoek, gainera, araudiak ezarritako baldintzak bete behar dituzte:
    • Jabetza araubidean edo finantza errentamenduan bada: zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa.
    • Errentamendu arruntean bada: errentamendu kontratua.
  • Erabiltzaileek garraiatu bitartean jasan ditzaketen kalteen erantzukizun zibila estal dezakeen aseguruaren edo beste garantia baten egiaztagiria.
  • Gidariak enpresako langileak direla egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Gidarien indarreko gidabaimenen kopia.
Tasen ordainketa

 

Informazio gehiago

Izapidea hasteko, nahikoa da eskaera orria aurkeztea, nortasun juridikoa eta nazionalitatea egiaztatzen dituen dokumentazioarekin batera. Ondoren, gainerako baldintzak egiazta ditzake enpresak.

 

EAEn eman daitezkeen VTC-N baimenen gehieneko kopurua mugatuta dago: baimen bat 30 taxiko. Kontingente hori gainditu denez, ez dago VTC-N baimenak eskatzeko aukerarik.

 

Izapidetze elektronikoan, enpresak baimena eman dezake Arabako Foru Aldundiak beste administrazio batzuek dituzten datuak kontsulta ditzan, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatze aldera.

Baimena emanez gero, hauek bakarrik aurkeztu behar ditu:

  • Helbide eta sinadura elektronikoaren erantzukizunpeko adierazpena.
  • Dagokion erregistro publikoan inskribatu izanaren egiaztagiria (Merkataritza Erregistroan inskribatuta ez badago).
  • Ibilgailuen errentamendu kontratuak, errentamendu arruntean edukiz gero.
  • Erantzukizun zibila estaltzen duen asegurua edo garantia baliokidea.
  • Gidariak enpresako langileak direla egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Indarrean dauden gidabaimenen kopia.

Zerga Administrazioko Estatu Agentzian, Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian kontsulta eginda emaitza negatiboa bada, eskatzaileak zorra geroratu, zatitu edo eten egin dela egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du, izapidearekin jarraitzeko.

Eskaera izapidetzeko, lehendabizi ibilgailuko indarrean dagoen tasa ordaindu behar da.

Argibide gehiago

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala

IZAPIDETZE ELEKTRONIKOA SOILIK

Izapidetu