Bidaiariak autobusez garraiatzeko zerbitzu publikorako baimena (VD) lortzeko eskabidea

Izapidetu

Epeak

Irekita

Urte osoan

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Tasa ordaindu izanaren agiria.
  • Nortasun juridikoaren egiaztagiria:
    • Atzerriko pertsona fisikoa: iraupen luzeko egoitza baimena edo aldi baterako egoitza eta lan baimena, eta indarrean dagoen identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).
    • Pertsona juridikoa:
      • Nortasun juridiko propio eta independentea izatearen egiaztagiria.
      • Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro publikoan inskribatu izanaren egiaztagiria.
      • Garraio publikoa sozietatearen helburuetako bat dela egiaztatzen duten eskriturak edo agiriak.
  • Arabako Lurralde Historikoan helbide bat izatea eta bertan, Lurreko Garraioaren Ikuskaritza Zerbitzuen eskura jartzeko asmoz, kudeaketa eta funtzionamenduari buruzko dokumentuak gordetzea egiaztatzen duen agiria.
  • Helbide eta sinadura elektronikoa eta beharrezko ekipamendu informatikoa edukitzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, erantsitako ereduarekin bat.
  • Zergapekoen Erroldan –dagokion epigrafean– alta eman izanaren ziurtagiria.
  • Arabako Foru Aldundiarekiko eta estatuarekiko zerga betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
  • Gizarte Segurantzaren araubidean egotearen ziurtagiria eta Gizarte Segurantzarekiko kuotak eta bestelako zorrak egunean izatearen ziurtagiria.
  • Espainian matrikulatutako ibilgailu bat (gutxienez) edukitzea eta horren antzinatasuna –lehenengo matrikula kontuan hartuta– 2 urtetik gorakoa ez izatea egiaztatzen duen dokumentazioa:
    • Jabetza araubidean edo finantza errentamenduan bada: zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa.
    • Errentamendu arruntean bada: errentamendu kontratua.
  • Garraio kudeatzailearen dokumentazioa: Enpresan % 15 edo handiagoko partizipazioa duen bazkidea bada, bere portzentajea egiaztatzen duten dokumentuak.
  • Hala badagokio, finantza ahalmenaren egiaztagiria, honako dokumentu hauekin:
    • Pertsona juridikoa bada, kapitalaren eta erreserben batura eskatzen den zenbatekoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa (informazio hori Merkataritza Erregistroan jasota ez badago).
    • Enpresaburu indibiduala bada, ibilgailuen antzinatasuna –lehenengo matrikula kontuan hartuta– 12 urtetik gorakoa ez dela egiaztatzen duen dokumentazioa:
      • Jabetza araubidean edo finantza errentamenduan erabiltzen badu: zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa.
      • Errentamendu arruntean bada: errentamendu kontratua, gutxienez 24 hilabeterakoa.

Pertsona juridikoak eskatutako zenbatekoa osatzen duen kapital eta erreserbarik ez duenean edo pertsona fisikoak 12 urte baino gutxiagoko ibilgailurik ez duenean, dokumentu bi hauetako bat aurkez dezake:

  • Finantza entitate edo aseguru entitate batek enpresaren hartzekodunen aurrean behar den zenbatekoaren neurrian berme emaile solidario gisa diharduela egiaztatzen duen agiria.
  • Enpresak finantza entitate batetik eskatzen den zenbatekorainoko kreditua jaso dezakeela egiaztatzen duen agiria.
Tasen ordainketa

 

Informazio gehiago

Izapidetze elektronikoan, enpresak baimena eman dezake Arabako Foru Aldundiak beste administrazio batzuek dituzten datuak kontsulta ditzan, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatze aldera.

Baimena emanez gero, hauek bakarrik aurkeztu behar ditu:

  • Helbide eta sinadura elektronikoaren erantzukizunpeko adierazpena.
  • Garraio kudeatzailea bazkidea bada, enpresan % 15eko partizipazioa edo hortik goragokoa duela egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Dagokion erregistro publikoan inskribatu izanaren egiaztagiria (Merkataritza Erregistroan inskribatuta ez badago).
  • Ibilgailuen errentamendu kontratuak, errentamendu arruntean edukiz gero.
  • Finantza ahalmenaren egiaztagiria, hala badagokio.

Zerga Administrazioko Estatu Agentzian, Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian kontsulta eginda emaitza negatiboa bada, eskatzaileak zorra geroratu, zatitu edo eten egin dela egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du, izapidearekin jarraitzeko.

Eskaera izapidetzeko, lehendabizi ibilgailuko indarrean dagoen tasa ordaindu behar da.

Argibide gehiago

Izapidetu