Ikasleak, eskola umeak eta adin txikikoak garraiatzeko baimena eskatzea

Izapidetu

Epeak

Irekita

Ikasturtearen hasieran, behin Eusko Jaurlaritzaren garraioaren esleipenari buruzko ebazpena jasotakoan.

Aurkeztu beharreko agiriak

 

 

  • Online eskaera beteta, eta honako hauek adierazita:

    • Bidaiari kopurua guztira eta 16 urtetik beherakoen zenbateko zehatza.

    • Lehenengo geltokitik ikastetxera arteko kilometro kopurua, soilik joaneko bidaiakoa.

    • Adin txikiko kopurua dela eta laguntzailerik eramateko betebeharrik den ala ez.

  • Tasa ordaindu izanaren agiria.

  • Indarreko kontratua, aurrekontratua edo esleipen ebazpena, edo, halakorik bada, luzapena egiaztatzen duen agiria, zerbitzuaren funtsezko elementuak jasotzen dituena.

    • Aldeen identifikazioa

    • Helmuga diren ikastetxeak.

    • Ibilbidea.

    • Geltokiak, zehatz-mehatz.

    • Ordutegiak.

    • Egutegia.

    • Zerbitzua emango duten ibilgailuak.

    • Kontratuaren iraunaldia.

    • Kontratuan ez badago jasota datu horietakoren bat, enpresak eskaeran adierazi beharko du.

  • Beste garraio enpresa batekin izenpetutako lankidetza kontratua, halakorik bada; enpresa horrek jartzen dituen ibilgailuen dokumentazioa eta gauzatuko dituen garraioen portzentajea.
  • Kontratua izenpetzen duen pertsonaren ordezkapen egiaztagiria:

    • Administrazioen, ikastetxeetako zuzendari edo arduradunen eta guraso elkarteen kasuan, ordezkaritza badagoela joko da.

    • Ikasleen elkargoen kasuan, Euskadiko Elkarteen Erregistroan egon beharko du erregistraturik eta estatutuak eman beharko ditu edo zuzendaritza batzordeko kideak agertzen diren dokumentua eta ordezkapen ziurtagiria.

    • Elkartea ez den taldea baldin bada, erabiltzaile bakoitzak ordezkariari emandako ahalmena.

  • Ibilgailuen dokumentazioa:

    • Zirkulazioko baimena.

    • Ibilgailuaren Azterketa Teknikoko Txartela (IAT) eta/edo indarrean dagoen fitxa teknikoa, eskola garraioa egin ahal izateko 443/2001 Errege Dekretuko baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duena.

    • Bidaiarientzako derrigorrezko asegurua eta erantzukizun zibil mugagabeko asegurua.

  • Arabako Foru Aldundiarekiko eta estatuarekiko zerga betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.

  • Gizarte Segurantzaren araubidean egotearen ziurtagiria eta Gizarte Segurantzarekiko kuotak eta bestelako zorrak egunean izatearen ziurtagiria..

Tasen ordainketa

 

Informazio gehiago

Izapidetze elektronikoan, enpresak baimena eman dezake Arabako Foru Aldundiak beste administrazio batzuek dituzten datuak kontsulta ditzan, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatze aldera.

Baimena emanez gero, hauek BAKARRIK aurkeztu behar ditu:

  • Ibilgailuaren Azterketa Teknikoko Txartela (IAT) eta/edo indarrean dagoen fitxa teknikoa, eskola garraioa egin ahal izateko 443/2001 Errege Dekretuko baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duena.

  • Lankidetza kontratua.

  • Indarreko kontratua, aurrekontratua edo esleipen ebazpena, edo, halakorik bada,  luzapena egiaztatzen duen agiria.

  • Bidaiarientzako derrigorrezko asegurua eta erantzukizun zibil mugagabeko asegurua.

  • Ordezkapen egiaztagiria (beharrezkoa bada).

  • Tasa ordaindu izanaren agiria.

Eskaera izapidetzeko, tasa bat ordaindu behar da ibilbideko, urtero eguneratzen diren indarreko zenbatekoen arabera.

Arabako Foru Aldundiak ofizioz egiaztatuko du enpresak ez duela diruzko zehapen irmorik ordaintzeke garraio arloan.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala

IZAPIDETZE ELEKTRONIKOA SOILIK

Izapidetu