Toki erakundeetan etxebizitzak birgaitzeko ekintzak finantzatzeko dirulaguntzak

Epeak

Itxita

Dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 15eko 08:15ean hasiko da.

Eskabideak aurkezteko epea irekita egongo da aurrekontu-esleipena agortu arte, edo, bestela, 2023ko urriaren 2ko 23:59ra arte. Aurrekontuko diru-izendapena agortu dela araba.eus web atarian argitaratuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera elektronikoa behar bezala beteta.
  • Dagokion Jabetza Erregistroaren Ohar Soila edo Eskritura Publikoaren fotokopia, laguntzak eskatzen diren etxebizitzen jabetza, gozamen edo bestelako gozamen eskubidea frogatzen duena.
  • Udal-lizentziaren kopia edo eskaeraren kopia, bai eta beste baimen sektorial batzuen kopia ere, behar izanez gero.
  • Gauzatze-aurrekontua, partidaka banatuta.
  • Birgaitzeko aurreproiektua edo proiektua, edo, egin beharreko birgaitze-motarako proiekturik behar ez bada, memoria, egin beharreko birgaitze-jarduketaren xehetasunekin. Edonola ere, birgaitu beharreko higiezinaren aurretiko egoerari buruzko dokumentazio grafikoa aurkeztu beharko da.
  • Halakorik izanez gero, etxebizitzaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria, birgaitzen hasi baino lehen emana.

Zer behar dut?

  • B@kq (juego de barcos)

    Certificado digital(FNMT, eDNI, Juridica Izenpe,…)

Hemen aurkeztu behar dira eskaerak:

  • Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean
  • Gasteizko, Guardiako eta Laudioko Ogasun bulegoen erregistroan.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan jasotako gainerako erregistroetako edozeinetan.

>Hala ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikulua betez, honako hauek egoitza elektronikoan dagoen izapide zehatzaren bitartez telematikoki aurkeztera behartuta daude: pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak, elkargoko kide izatea nahitaezkoa duen jarduera profesional batean dihardutenak, jarduera horretan egiten dituzten izapideetarako, eta administrazioarekiko harremana elektronikoki izatera behartuta dagoen interesdun bat ordezkatzen dutenak.