Nekazaritza ekologikorako laguntzen eskaera

Epeak

Laguntza hauek Nekazaritza Politika Erkidearen baitako Eskaera Bakarraren bitartez eskatzen dira eta beraz, laguntza hauek eskatzeko epea Eskaera Bakarra aurkezteko epearekin bat dator.

Informazio gehiago

Laguntza horren onuraduna izateko ustiategia Arabako Lurralde Historikoko Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatuta egon behar da, bai eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren Eragileen Erregistroan EKOLURRA ere, laguntza eskatzeko epea bukatzean.