Euskal Herriko Mendiko Zaldia – Caballo de Monte del País Vasco arrazako zaldi-aziendak erosteko laguntzak eskatzea

Izapidetu

Epeak

Irekita

2023ko ekainaren 8tik uztailaren 19ra

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera bakoitzean agiri hauek aurkeztu behar dira, nahiz eta planteatutako inbertsioen arabera agiri osagarriak ere eskatu ahalko diren:

1. Eskaera orri normalizatua, behar bezala beteta eta sinatuta.

2. Ustiategia osatzen duten pertsona guztien Nortasun Agiri Nazionalaren/Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren (NAN/IFZ) fotokopia, lehenago aurkeztu ez bada.

3. Eskatzaileak zerga betebeharrak beteta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria eta ustiategia osatzen duten pertsona guztiek Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta dituztela egiaztatzen duen ziurtagiria, salbu eta merkataritza sozietateen kasuan, horiek pertsona juridikoarena bakarrik aurkeztu beharko baitute. Eskatzaileak Nekazaritza Saila berariaz eskuordetu ahal izango du eskaera orriaren bidez, apartatu honetan adierazitako ziurtagiriak eta dokumentuak kasuan kasuko zerbitzuei eskatu ahal izateko.

4. Eskatzaileak bere gain hartzen dituen konpromisoen adierazpena, titularrak edo legezko ordezkariak sinatua.

5. Beste erakunde batzuei inbertsio bererako laguntzarik eskatu ez zaiela adierazten duen adierazpena, eta laguntzarik eskatu bada, eskatu edo jaso diren laguntzei buruzko adierazpena.

6. Eskatzailea sozietate zibil, ondasun erkidego edo jaraunspen erkidego motako persona juridikoa bada, oro har eskatzen den dokumentazioaz gainera, ustiategiko bazkide edo kide bakoitzari dagokiona ere aurkeztu beharko du.

7. Laguntza lerro hori ordaintzeko, agiri hauek erantsi behar dira:

  • Diruz lagungarriak diren animalien erosketaren fakturak, jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak, onuradunak ordaindu izanaren egiaztapenarekin.
  • Ordainketa egiaztatzeko, dagokion banku transferentziaren agiria aurkeztuko da, edo merkataritza trafikoan froga balio bera duen beste agiri bat.
  • Ez da onartuko eskudirutan ordaintzea 2023rako indarreko araudian ezartzen den zenbatekoa edo horren kontrabalioa atzerriko dirutan; zenbateko hori 1.000,00 euro izango da.
  • Aurreko paragrafoan ezarritako zenbatekoa kalkulatzeko, ondasunak edo zerbitzuak ematean zatikatu diren eragiketa eta ordainketa guztien zenbatekoen batuketa egingo da.
  • Egindako inbertsioak justifikatzeko agiriak telematikoki aurkezten badira, kopiak jatorrizkoekin bat datozela egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena erantsiko da.

8. Zaldien Identifikazio Agiriaren (ZIA) edo zaldi pasaportearen kopia.

9. Animalia jatorrizko abeltzaintzako ustiategitik Arabako Lurralde Historikoko helmugako ustiategira lekualdatzearen agiria.

10. Onura Publikoko Mendiaren (OPM) erakunde titularraren ziurtagiria, hala badagokio, ustiategi eskatzaileak larreak aprobetxatzeko eskubidea duela egiaztatzen duena.

11. Arrazaren genealogia liburua kudeatzen duen erakundearen ziurtagiria, ustiategia inskribatuta dagoela adierazten duena, eta genealogia liburuaren atalen batean inskribatuta dauden 24 hilabetetik gorako eme ugaltzaileen errolda.

Informazio gehiago

AFAko Nekazaritza Sailak deialdia egiten du urtero, “Euskal Herriko Mendiko Zaldia” arrazako hazitarako zaldiak eskuratzeko laguntzak emateko.

“Euskal Herriko Mendiko Zaldia” arrazako hazitarako zaldiak erosteko laguntzak emateko oinarriak onesten dituen Foru Gobernu Kontseiluaren maiatzaren 30eko 25/2023 Foru Dekretuan arautu dira laguntza horiek eskuratzeko betekizunak.

  • Zenbatekoa

Laguntza erosketaren kostuaren ehuneko 30 artekoa izango da, BEZa barne, eta eskaera bakoitzeko 1.000,00 euro gehienez.

  • Ustiategi onuradunak

Dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte Arabako Foru Aldundiaren abeltzaintza erroldaren erregistroan inskribatuta dauden eta Euskal Herriko Mendiko Zaldiaren genealogia liburuan inskribatuta dauden ustiategiek.

Eskaera egiten duten abeltzaintzako ustiategiek, eskaera egiten duten egunean, 24 hilabetetik gorako gutxienez hamar eme ugaltzaile izan behar dituzte Arrazaren Liburu Genealogikoan inskribatuta.

  • Eskaerak lehenesteko irizpide orokorrak

Espedienteak hurrenkera honetan lehenetsiko dira:

  • Titularra emakumea duten ustiategiak edo emakumeen partaidetza % 50etik gorakoa duten pertsona juridikoen ustiategiak: 5 puntu.
  • Titularra finkatze prozesuan dagoen ”nekazari gazte” den pertsona fisikoa duten ustiategiak: 4 puntu.
  • Finkatze berriko prozesuan dauden ustiategiak: (eskaera egin aurreko 24 hilabeteetan): 3 puntu.
  • Onura publikoko mendietan larreak aprobetxatzeko eskubidea duten ustiategiak: 3 puntu.

Diruz lagun daitezkeen espedienteen azken tartean berdinketa gertatuz gero, haien artean hainbanatuko da.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri elektronikoa

  1. Herritarren arretarako helbide eta telefonoak
  2. Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetan
  3. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era
Izapidetu