Eskabideak aurkeztea

Epeak

Itxita

2023ko abenduaren 21etik 2024ko otsailaren 19ra.

Aurkeztu beharreko agiriak

Deialdia: I. eranskina

Eskabidea: II. eranskina.

Dosierra: III. eranskina.

1.    Dosierraren ezaugarriak, kategoria orokorrerako: deialdiaren III. eranskinaren arabera, 3 eta 5 ilustrazio edo diseinu artean izan beharko ditu, eta horietatik 2 gutxienez kartelak izan beharko dira. Kartelak lehendik egindako lanak edo simulazioak izan daitezke. Dokumentu honen gehieneko tamaina 10 MB-koa izango da. Helburua da baloratzea hautagaiaren artelanaren kalitatea eta illustrazio edo diseinu lanaren estiloa eta gaitasunak.

 

2.    Kartelaren ezaugarriak, Gazte kategoriarako eta kategoria orokorreko bost finalistek aurkeztu behar duten lanerako: kartelaren proposamen bakarra aurkeztuko da PDF formatuan (72 dpi/RGB). Neurriak: 480 x 680 mm (bertikala). Artxiboaren izenburua izenordearen izena izango da. 

Kartelean testu hauek agertu behar dira (euskarazko testua lehentasunezko lekuan agertu behar da):
ARABAKO JAIAK San Prudentzio eta Estibalizko Andre Maria Apirilak 28 – maiatzak 1 / 2024
FIESTAS DE ÁLAVA San Prudencio y Nuestra Señora de Estíbaliz 28 de abril – 1 de mayo / 2024

Arabako Foru Aldundiaren komunikazio marka azken diseinuan sartu beharko da, eta helbide honetan dago:   https://https://web.araba.eus/eu/foru-aldundia/erakundea/marka 
Kartelaren proposamena argitaragabea izan beharko da, aurretik beste ezein lehiaketatan saritu gabea eta hautagaiak egina.

 

3.    Bi kategorietan, lanak sinadurarik gabe agertu beharko dira. Erabilitako edozein sinadura edo marka digitalen bidez hautagaia identifika badaiteke, hautagaia zuzenean lehiaketatik kanpo utziko da.

Proposamenak honela aurkeztu behar dira: 

a)    Gazte kategorian:
II. eranskina bete beharko da, eta 5. artikuluan ezarritako ezaugarrien araberako kartela aurkeztu beharko da.
Gainera, arteekin eta/edo diseinuarekin lotutako ikasketa ofizialak egiten ari direla egiaztatzeko agiriak aurkeztu behar dira, edo ikasketa horiek amaitu direla egiaztatzen duen titulua. 


b)    Kategoria orokorrean:

II. eta III. eranskinak bete beharko dira (dosierra, 5. artikuluan ezarritako ezaugarrien arabera).

Bi kategorietan, aurrez aurre edo postaz bidaltzea erabakitzen bada, euskarri informatikoan (CDa edo pendrivea) erantsi behar dira lanak.
Artikulu honetako aurreko apartatuetan adierazitakoarekin bat ez datozen bidalketak lehiaketatik kanpo geratuko dira.
Epaimahaiari lanak izenik gabe emango zaizkio, besterik ez. Egileen datu pertsonalak Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailean gordeko dira, eta epaimahaiak ez du haietara sarbiderik izango. 
 

Informazio gehiago

Kultura Ekintza Zerbitzua

Probintzia plaza, 5-3. 01001 Vitoria-Gasteiz

(945181818)

Zer behar dut?

    • BAK
    • BAKQ 
    • Ziurtagiri digitala

 

  1. Bitarteko elektronikoak: Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan horretarako eskuragarri dagoen inprimakia bete behar da. Horretarako, eskatzaileek Arabako Foru Aldundiak onartutako ziurtagiri elektronikoren bat eduki beharko dute. Argibide gehiago, hemen.

  2. Aurrez aurre: Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Probintzia plaza 5, behea), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16 artikuluan aurreikusitako gainerako moduetako edozeinetan. Lege horrek ezarritakoarekin bat etorriz, postaz bidalitako hautagaitzak ere onartuko dira. Hona bidali behar dira:

 

ARABAKO FORU ALDUNDIA

Erregistro Orokorra

Kultura eta Kirol Saila

Kultura Ekintza Zerbitzua

Probintzia plaza 5-3, 01001 Gasteiz