Materiala erosteko deialdia eskatzea

Epeak

Itxita

Eskaerak: 2021eko urtarrilakren 9tik urtarrilaren 29ra.

 

Gehienez 5 hilabeteko epea OK emateko eta 2 hilabete gehiago justifikazioa aurkezteko (azken memoria)

Aurkeztu beharreko agiriak

Erakunde eskatzaileak AFAren egoitza elektronikoan dagoen inprimakian eskatzen den informazioa beteko du, dokumentazio honekin batera:

 

a) Administrazio agiriak:

1. Eskaera sinatzen duen pertsonaren NANaren fotokopia, lehenago aurkeztu ez badu.

2. Erakundearen estatutuen fotokopia, eta deialdi honen datan legez eratuta eta Elkarte eta Erakundeen Erregistro egokian inskribaturik dagoela egiaztatzen duten agiriak, baita IFZren fotokopia ere. Gazteriaren Foru Erakundean horiek lehenago aurkeztu dituzten erakundeek ez dute bete beharko aurrekoa, harez geroztik aldaketaren bat egin ez badute.

3. BEZetik salbuetsita dagoelako ziurtagiria, zerga administrazio eskudunak emana (aldez aurretik aurkeztu ez baldin bada) edo erakundeko presidente kargua doakoa delako aitorpena.

 

b) Agiri espezifikoak:

Urteko programa

1. Jardueren proiektua:

  • Helburuak
  • Plangintza eta garapena.
  • Parte-hartzaileen kopurua.
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzearren egiten diren jarduerak eta helburuak berariaz zehaztuko dira.

2. Hura garatzeko aurreikusitako gastuen eta diru sarreren aurrekontu xehatua, Gazteriaren Foru Erakundeak eskainiko duen ereduan, beste erakunde edo entitate publiko edo pribatuei egindako laguntza eskaerak eta entitatearen beraren ekarpenak azalduz.

3. Soldatapeko langileen zerrenda, zehaztuz zein lanpostu betetzen duten, zer ordutegi daukaten, kontratuaren datak zein diren, zer arduraldi daukaten eta horrek zer kostu daukan.

4. Parte-hartzaileen kopurua egiaztatzeko, eta kontuan hartuta ezinbesteko datua eta dirulaguntzarako irizpideetan balioestekoa dela, kontratatutako erantzukizun zibileko asegurua egiten duen erakundeak emandako froga-agiri edo ziurtagiria aurkeztu beharko da, aseguratutako pertsonen kopurua zehazten duena, edo, bestela, parte-hartzaileen zerrenda, horien izena, deiturak eta adina azalduz.

5. Aurkeztutako ekimenak kudeatzeko erabilgarri dauden baliabideak: begirale taldea, baliabide

materialak, azpiegiturak, etab.

6. Erantzukizun zibileko aseguruaren ordainagiriaren fotokopia, indarrean, eta polizaren fotokopia, behin bakarrik, baldintzetan edozein aldaketa egin arte.

Eskaera banakoa izango da, elkarte edo federazio bakoitzeko. Elkarteen federazio koordinatzaileek beste elkarte batzuen izenean eskabide bat baino gehiago aurkezten badituzte, ordezkari gisa jarduten duen pertsonaren datuak adierazi beharko dituzte eskabidean.

Lehen eskaturiko datuez gain elkarteak osatzen dituzten taldeen zerrenda zehaztu bat erantsi

beharko da, adieraziz zein den beren izena, IFK, eta arduradunaren izena eta bi abizenak; baita talde bakoitzaren gastuak, diru sarrerak eta defizita ere.

 

Materiala

Materiala erosteko beharraren justifikazioa (zehaztu non eta zertarako erabiliko den).

Jatorrizko aurrekontu eguneratua edo faktura.

Sozietatearen egoitza Araban ez daukaten erakundeek egoera hori egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute (behin bakarrik aurkeztuko da, harrez geroztik aldaketarik egin ez badute), baita kasuan kasuko zerga ogasunarekin dauzkaten zerga betebeharrak beteta dauzkatela egiaztatzen duen agiria.

Eskatzaileak soldatapeko langilerik badu, bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 13.2 artikuluan jasotako debekuren batek eragiten ez diola egiaztatu beharko du. Horretarako, gai horietan eskumena duten erakundeen egiaztagiriak aurkeztuko ditu. Dirulaguntza 800 euro baino gutxiagokoa bada, ordea, ez ditu aipatutakoak egiaztatu beharko, 58/2004 Foru Dekretuak xedatutakoarekin bat etorriz. Zerga betebeharrei dagokienez, nahikoa izango da egunean dituela adieraztea, eta Foru Aldundiaren zeregina izango da hori egiaztatzea, Foru Ogasunari dagokion agiria eskatuz.

Dirulaguntzak eskuratzeko eskaerak aurkezteak bai oinarri orokorretan bai deialdi honetan ezarritakoa formalki eta berariaz onartzen dela esan nahi du.

Zer behar dut?

  • Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan; horretarako, eskatzaileek sartzeko ziurtagiri digitala izan beharko dute aldez aurretik. Erakundeak ziurtagiri elektroniko propiorik ez badu, eskatzaileak ordezkaritzan jarduteko baimena erantsi beharko du.

    Egoitza elektronikoan eskabidea egiteko prozeduran izandako gorabehera guztiak EAZ Digitalaren bidez konponduko dira, 902 10 05 13 zenbakian.