Dirulaguntza justifikatzea

Epeak

Itxita

Esleitu datatik 2024ko azaroaren 29ra arte

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Egindako jarduketen/inbertsioen memoria.

  • Fakturak eta gainerako frogagiri baliokideak.

  • Hiru eskaintza eta, eskaintzarik merkeena aukeratu ez bada, horren arrazoiak azaltzen dituen justifikazio txostena (bakar-bakarrik partidaren batek eskaera egiteko garaian hiru eskaintza aurkeztera behartzen ez bazuen eta geroago benetako gastuak ezarritako 15.000,00 euroko mugara heldu edo hortik gorakoak izan badira).

  • Hauei buruzko informazioa jasotzen duen erantzukizunpeko adierazpena:

    • Aurkeztutako datuak egiazkoak direla eta aurkeztutako kopiak jatorrizko dokumentuekin bat datozela.

    • Dirulaguntza honetaz gainera, hemen diruz lagundutako kontzeptuetarako beste diru sarrera edo dirulaguntza batzuk lortu diren. Hala bada, diru sarrera horien justifikazioa aurkeztu behar da.

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri elektronikoa

Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke.