Aire zabaleko pintura azkarraren lehiaketan parte hartzeko

Epeak

Itxita
  • Izen-ematea ematea lehiaketaren egun berean egingo da, 2019ko maiatzaren 1ean, 09:00etatik 10:00etara, Estibalizko Andre Mariaren Santutegiaren abegi-zentroan.
  • Sinatu gabeko obren aurkezpena maiatzaren 1ean bertan egingo da, 2019ko maiatzaren 1ean, 16:30etik 17:00etara.
  • Lehiaketara aurkezten diren obra guztiak egun berean erakutsiko dira, 16:30etik 17:00etara, Estibalizko Santutegiaren abegi-zentroan.
  • Sari-banaketa ekitaldia lehiaketaren egun berean egingo da, 18:30ean, en el Santuario de Estíbaliz.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Lehiaketaren egunean bertan, 2019ko maiatzaren 1ean, eman ahal izango da izena, 09:00etatik 10:00etara, Estibalizko Andra Mariaren Santutegiko harrera zentroan, eta bertara eraman beharko dira euskarriak, zigilua jartzeko. Euskarriak zurrunak eta bete gabeak izan behar dira. Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango du.
  • Estiloa eta teknika libreak izango dira; gaiak, berriz, Santutegiko inguruarekin edo monumentu multzoarekin izan beharko du zerikusia. Lanak maiatzaren 1eko 16:30etik 17:00etara aurkeztu beharko dira, izenpetu gabe.
  • Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak lehiaketaren egunean egongo dira ikusgai, 17:00etatik 19:00etara, Estibalizko Andra Mariaren Santutegiko harrera zentroan.
  • Sariak banatzeko ekitaldia lehiaketaren egun berean egingo da 18:30ean, Estibalizko Andra Mariaren Santutegian.
  • Sari hauek ezarri dira:

                         - Lehenengo saria………………………500 eurs

                         Bigarren saria……………………350 euro

                         Hirugarren saria………………………250 euro

                         Laugarren saria (haur modalitatekoa) 16 urte baino gutxiagokoentzat da,  pedagogia eta didaktika materialean.

Dirutan ematen diren sariek dagokien atxikipena izango dute.

Saritutako lanak Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren esku geratuko dira, eta egileek haien gaineko jabetza eskubidea galduko dute.

Informazio gehiago

  • Epaimahaia arte plastikoekin lotutako pertsonez osatuta egongo da, zeinak Euskara, Kultura eta Kirol Sailak izendatuko dituen.

Erakusketa amaitu eta hurrengo egunetik hiru hilabeteko epean jaso ez diren lanak Arabako Foru Aldundiaren esku geratuko dira.

Otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoak, 20.5. artikuluan xedatutakoa betez, sari hau emateko sortutako epaimahaiak emakumeen eta gizonen osaera orekatua izango du, eta eduki beharreko gaikuntza, gaitasuna eta prestakuntza edukiko dute kideek. Lege horren beraren arabera, ordezkaritza orekatua dela ulertuko da, baldin eta lau kide baino gehiagoko epaimahai eta antzeko organoetan bi sexuek gutxienez ehuneko 40ko ordezkaritza badute; gainerakoetan, bi sexuak ordezkatuta badaude.

Epaimahaiak sariak eman gabe utzi ahal izango ditu, bere iritziz, lanek ez badaukate behar besteko arte baliorik.

Epaimahaiaren ebazpenaren kontra ezingo da errekurtsorik jarri.

  • Erakusketa amaitu ondoren jaso ahalko dira lanak.

Erakusketa amaitu eta hurrengo egunetik hiru hilabeteko epean jaso ez diren lanak Arabako Foru Aldundiaren esku geratuko dira.