Albaitariak gaitzeko eskatzea, konpainiako animaliekin lotutako jarduketa ofizialak egiteko.

Epeak

Irekita

Aurkeztu beharreko agiriak

Gaitua izateko eskaerak aurkezteko ez dago aurrez zehaztutako eperik. Eskaera egiteko, inprimaki normalizatua aurkeztu behar da, behar bezala beteta, eta agiri hauek erantsi behar dira:

 

  • Albaitaritzako lizentzia titulua, jatorrizkoa edo kopia konpultsatua.

  • Albaitarien Elkargo Ofizialen bateko kide dela eta kuotak egunean dituela egiaztatzen duen agiria.

  • Ogasunarekiko betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoen ordainketan egunean izatea.

  • Erantzukizunpeko adierazpena, REGIAra sartzeko ekipo informatikoak eta identifikadore elektronikoak irakurtzekoak dituela dioena.

Informazio gehiago

Lagun egiteko animaliekin lotutako jarduketa ofizial jakin batzuk egiteko albaitariak gaitzea Diputatuen Kontseiluaren ekainaren 15eko 42/2004 FORU DEKRETUAk arautzen du, zeinaren bidez albaitari pribatuei albaitari gaituaren kalifikazioa emateko prozedura arautzen baita.

 

Albaitari gaituek honako jardun hauek egin ditzakete:

 

  • Txakurrak elektronikoki identifikatu.

  • Alta eta baja agiriak eman, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Animalien Identifikazio Elektronikorako Erregistro Orokorrean dauden datuak aldatu izanaren agiriak ere, betiere txakurrei buruzkoak badira.

  • Txakurren Txartel Ofiziala eta identifikazio agiria bete, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Animalien Identifikaziorako Erregistro Orokorrean (REGIA aurrerantzean) sartzeko eskabidea ere.

  • REGIAn dauden datuak eskuratu eta aldatu, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoarekin bat etorriz.

  • Txakur oldarkorrak, arriskutsuak izan daitezkeenak edo jabetzari dagozkion baldintza bereziak dituzten txakurrak behatu eta horien jarraipena egin, eta dagozkien txostenak eta ziurtagiriak egin.

  • Beste egiaztagiri edo txosten mota batzuk eman, txakurren osasun arloari dagozkionak.

  • Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuak albaitari gaituentzat ezartzen dituen eginkizunak gauzatu.