Irabazteko xederik gabeko erakundeetan inbertsio turistikoei aurre egiteko laguntzak eskatzea

Epeak

Itxita

2024ko maiatzaren 10eko 14:00ak arte. 

Aurkeztu beharreko agiriak

a) Eskatzailearen jarduera memoria eta dirulaguntzaren xede diren inbertsioen memoria

b) Lana egingo duen edo egin duen kanpoko profesionalaren edo hornitzailearen eskaintza (proformako edo behin betiko fakturak, kanpoko aurrekontua edo, halakorik balego, kontratu sinatua).

c) Laguntzen xede diren inbertsio/jarduketei dagozkien eskaintzak eta/edo aurrekontuak eta/edo fakturak. Aurkeztutako inbertsio/jarduera batek kontratu txikien muga gainditzen badu (40.000,00 euro obretarako eta 15.000,00 euro gainerakoetarako), ondasuna sartu baino lehen eskatutako 3 eskaintzak erantsi beharko dira, eta zer eskaintza hautatu den eta zergatik azaldu beharko da.

d) Estatutuen fotokopia.

e) Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroko erregistroaren ziurtagiria, edo, fundazioen kasuan, erregistro egokian erregistratu izanaren frogagiria.

f) Diruz lagundutako jardueretan BEZaren aitorpena aurkeztu beharretik salbuetsita egotearen frogagiria, halakorik bada. Salbuetsita egon eta dokumentazio hori aurkezten ez bada, BEZa ez da diruz lagunduko.

Zer behar dut?

Egoitza elektronikoa