null Arabako turismo sektoreko ETE-ei eta atonomoei sortutako jarduera gastuei aurre egiteko laguntzak

Arabako turismo sektoreko ETE-ei eta atonomoei sortutako jarduera gastuei aurre egiteko laguntzak

Deialdi honen xedea da Arabako turismo sektoreko autonomoei eta enpresei laguntzea, 2023ko ekitaldian turismo sustapeneko jarduera gastuak edo gastu korronteak estaltzeko.

a) Enpresa txiki eta ertainak, sozietate xedea dela-eta beren jarduera turismoaren sektorean gauzatzen dutela egiaztatzen dutenak, edozein dela ere haien konfigurazio juridikoa. ETEtzat hartuko dira eskabidea aurkezten duten egunean baldintza hauek betetzen dituzten enpresak:

  • soldatapeko 250 langile baino gutxiago izatea.
  • eta gutxienez honako bi betekizun hauetako bat betetzea:
    • urteko negozio bolumena 50 milioi euro baino gutxiago izatea.
    • Urteko balantzea 43 milioi euro baino gutxiago izatea.

 

b) Turismo sustapenean diharduten autonomoak.

Gainera, aurreko puntuan adierazitako ETEen eta autonomoen jarduera honako tipologia hauetako batean kokatu beharko da:

  • Ostatu turistikoak (hotel, apartamentu turistikoak, kanpinak, nekazaritza turismoko establezimenduak, landetxeak eta aterpetxeak)
  • Etxebizitza eta logela turistikoen titularrak diren pertsona juridikoak
  • Bidaia agentziak
  • Jarduera nagusitzat turismo garraioa duten enpresak
  • Turismo aktiboko enpresak
  • Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak (OPC direlakoak)
  • Turismo gidariak

 

Gainera, pertsona fisiko edo juridiko onuradun horiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Enpresa jardueraren egoitza fiskala Arabako Lurralde Historikoan egotea eta lantokia bertan egotea.
  • Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea, 58/2004 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, bai dirulaguntza emateko ebazpenaren aurretik, bai dirulaguntza jasotzeko unean.

Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazioaren Saila

Foru Agindua 86/2024 otsailaren 29koa. Onestea 2024ko ekitaldian turismo jardueraren gastuei aurre egiteko laguntzen deialdia, turismo sektoreko ETEentzat eta autonomoentzat

Foru Gobernu Kontseiluaren 49/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa. Onestea Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritzaren eskumeneko eremuan ematen diren dirulaguntzak arautzeko oinarri orokorrak.

Ebazpena emateko epea: 6 hilabete.

Epe hori igarota eskaerek ebazpen adierazirik ez badute, ezetsitzat jo beharko dira.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Jarduera gastuei aurre egiteko laguntzen deialdiaren eskabidea turismo sektoreko ETEentzat eta autonomoentzat

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Dirulaguntza justifikatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi