009 eredua: jarduera ekonomikorik gabeko pertsona fisikoak

Izapidetu

Epeak

Irekita

Epea hilabete da, alta, aldaketa edo baja eragiten duen egitatea gertatzen denetik.

Aurkeztu beharreko agiriak

009 eredua behar bezala beteta eta sinatuta dagoenean, beharrezko dokumentazioarekin batera bidal daiteke (ikusi ereduaren jarraibideak) eta  zure NAN/AIZen kopia,  helbide elektroniko honetara: censohacienda@araba.eus 

Foru Ogasunaren bulegoetan edo Egoitza Elektronikoan ere aurkeztu ahal izango da.

Informazio gehiago

Arabako Foru Aldundiak 50/2001 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera, hirugarren pertsonen izenean aitorpen-autolikidazioak aurkezteko baimendutako erakunde laguntzaileek (aholkularitza enpresak eta gestoriak) euren bezeroen errolda aitorpenak bete eta aurkeztu ahalko dituzte, haien borondatezko ordezkaritza eskatu badute, gutxienez 2c mailan.

Kontaktua: Foru Ogasunaren bulegoak.

Izapidetu