035 eredua: Subjektu pasiboen izaera ez duten edo ondasunen urruneko salmenta egiten duten edo zenbait ondasun nazio mailan entregatzen dituzten pertsonei zerbitzuak eskaintzen dizkieten subjektu pasiboei aplikatzekoak zaizkien araubide berezietan jasotako eragiketak hasteko, aldatzeko edo eteteko aitorpena

Izapidetu

Epeak

Irekita

Aurkeztu beharreko agiriak

Informazio gehiago

Honako hauek aurkeztu behar dute 035 eredua:

  1. Araubide berezi hauen pean egon nahi duten edo dagoeneko hauen pean dauden balio erantsiaren gaineko zergako enpresariak edo profesionalak:

  • Batasuneko araubidea

  • Inportazio araubidea, enpresariak edo profesionalak bitartekaririk izendatu ez duenean

  1. Inportazio araubidearen ondorioetarako bitartekari diharduten edo jardun nahi duten pertsonak.

Enpresariek edo profesionalek eta bitartekariek 035 eredua aurkeztuko dute aipatutako araubide berezietan sartutako eragiketen hasiera, aldaketa edo etetea aitortzeko.

Araubide berezi bat baino gehiagoren pean sartzeko, enpresariak edo profesionalak 035 eredu bat aurkeztu beharko du Araban erregistratu nahi den araubide bakoitzeko.

Aurkezteko modua:

035 eredua telematikoki aurkezteko prest ez dagoen bitartean, PDF betegarria erregistro elektronikoaren bidez bidali beharko da.

Zer behar dut?

Izapide hau Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Elektroniko Komunaren bitartez soilik egin daiteke.   

Izapidetu