200 euroko laguntza, diru sarrera eta ondare gutxiko pertsona fisikoentzat

Nork eska dezake 200 €-ko ordainketa bakarreko laguntza?

Nork eska dezake 200 €-ko ordainketa bakarreko laguntza?

2022ko ekainaren 27an Enplegu Bulegoan izena emanda dauden soldatapekoak, autonomoak eta langabeak diren pertsona fisikoek eska dezakete.

Nork EZIN dezake laguntza hau eskatu?

2022ko ekainaren 27an Bizitzeko Gutxieneko diru sarrera edo Gizarte Segurantzaren (Erregimen Orokorra edo Berezia) klase pasiboen edo mutualitate baten pentsioa kobratzen ari diren pertsona fisikoak.

Araban laguntza eskatzeko baldintzak

  1. 2022ko ekainaren 27an Espainian legezko eta egiazko bizilekua izatea, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin, eta helbidea Araban izatea.
  2. 2021ean, etxeko bizikide guztien (ezkontidea edo bikotekidea, hirugarren mailara arteko senideak...) errentak 14.000 €baino gutxiago izatea eta ondarearen zenbatekoa 43.196,40 €baino gutxiago izatea, ohiko etxebizitza sartu gabe.
Izapidetu

Epeak

Irekita

2022/07/22 - 2022/09/30

Informazio gehiago

Pertsona fisikoentzako 200 euroko laguntzari buruzko ohiko galderak


Araudia 

466/2022 Foru Agindua, uztailaren 27koa, lehen diputatu nagusiorde eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako foru diputatuarena. Onartzea diru-sarrera eta ondare gutxiko pertsona fisikoei laguntza eskatzeko prozedura, ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretuan aurreikusia. Dekretu horren bidez, zenbait neurri hartu eta luzatzen dira Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko, egoera sozial eta ekonomikoei aurre egiteko eta Palma uharteko ekonomia eta gizartea berreskuratzeko.

11/2022 Errege Lege Dekretua, ekainaren 25ekoa, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko, ahultasun sozial eta ekonomikoko egoerei aurre egiteko, eta La Palma uhartearen susperraldi ekonomiko eta sozialerako zenbait neurri hartu eta luzatzen dituena.

Zer behar dut?

  • BAK

    BAKQ

    Ziurtagiri digitala

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bidez soilik egin daiteke. 

Izapidetu