235 eredua. Mugaz gaindiko mekanismo jakin batzuen eguneratzeari buruzko informazio aitorpena

Epeak

Irekita

Jatorrian 234 ereduaren bidez edo aurkeztutako azkeneko 235 ereduaren bidez aitortutako mekanismo beraren ondoren mugaz gaindiko mekanismo merkaturagarriak eskuragarri jarri diren hiruhileko naturala amaitu eta hurrengo hilabete naturalean aurkeztu behar da.

Informazio gehiago

Hartzaileak

235 eredua aurkeztu behar dute Foru Gobernu Kontseiluaren azaroaren 3ko 35/2020 Foru Dekretuak, zeinaren bidez onesten baita zerga plangintzako mugaz gaindiko mekanismoei buruzko informazio betebehar berrien garapena, 1. artikuluko 4. apartatuan adierazten dituen pertsona edo entitate bitartekariek, jatorrian aitortutako mekanismo beraren ondoren eskuragarri jarri diren mugaz gaindiko mekanismo merkaturagarriei dagokienez.

Araudia

Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuaren 406/2021 Foru Agindua, ekainaren 23koa, zeinaren bidez onesten baitira 234 eredua («Zerga plangintzako mugaz gaindiko mekanismo jakin batzuei buruzko informazio aitorpena»), 235 eredua («Mugaz gaindiko mekanismo merkaturagarri jakin batzuk eguneratzeari buruzko informazio aitorpena») eta 236 eredua («Zerga plangintzako mugaz gaindiko mekanismo jakin batzuen erabilerari buruzko informazio aitorpena»), bai eta horiek aurkezteko epeak eta moduak ere.

Foru Gobernu Kontseiluaren 35/2020 Foru Dekretua, azaroaren 3koa, zeinaren bidez onesten baita zerga plangintzako mugaz gaindiko mekanismoei buruzko informazio betebehar berrien garapena.

Bidaltzeko era

Bidalketa web zerbitzu baterako eskaera bidez egingo da, protokolo seguru batez.

Zerbitzuaren helbidean sartzeko egin klik hemen

Protokolo seguru ziurtagiridun baten bidez egingo da eskaera.

Bidalketaren formatua

Aitorpenaren bidalketaren formatua fitxategian dauden XML eta WSDL eskemen arabera izan behar da.

XML eskemak betetzeaz gainera, informazioak koherentzia arau batzuk ere bete behar ditu. Aurkezpen eskuliburu honetan azaltzen dira informazioa betetzean kontuan eduki beharreko betebehar gehigarriak, aitorpena onar dadin.

(Aurretik azaldutako dokumentazioan, ez dira aplikatzekoak aurkezpen helbidearen eta deia autentifikatzeko mekanismoaren ingurukoak, ez eta erantzun eskemaren definizioa ere)

Arabako Foru Aldundiak behin-behineko erantzuna emango du era sinkronoan, sarrera erregistroko zenbaki bat esleituta. (Behin-behineko erantzun horrek ez du ziurtatzen aitorpena onartuta dagoenik)

Beranduago, Arabako Foru Aldundiak aitorpena izapidetuko du. Emaitza hauetako bat izan dezake:

  • Ezetsita

  • Onartuta

Jakinarazpen elektronikoz, emaitza horren berri hartuko duzu.

Ezestekotan, arrazoiaren berri emango zaizu eta zuzendutako aitorpena aurkeztu beharko duzu.

Onartzekotan, ondoko erreferentzia hauek adieraziko zaizkizu:

  • Frogagiri zenbakia: aitorpenaren nazioarteko identifikatzailea da.
  • Aitorpenaren nazioarteko erreferentzia (DisclosureID DID): aitorpenaren nazioarteko identifikatzailea da.

Aurretik aurkeztutako aitorpen bat aldatu edo ezeztatu ahal izateko, haren egiaztagiri zenbakia adierazi behar da.

Nahitaez bide telematikoz aurkeztu behar da, web zerbitzuen bitartez mezu informatikoak bidaliz.