303 eredua. BEZ. Autolikidazioa.

 BEZ tasa berriei buruzko informazioa eta eragiketen aitorpena

2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, 1/2023 Errege Lege Dekretuaren bidez aldi baterako BEZ tasa berriak ezarri dira. Eragiketa jakin batzuetarako, BEZ tasa % 5 eta % 0 aplikatuko da, eta baliokidetasun-errekargua % 0,62 eta % 0.

Mota berri horiek 303 ereduan ezarriko dira teknikoki, honela:

  • Baliokidetasun-errekargu mota berriekin kargatutako eragiketen aitorpena gaitzeko, 2023ko autolikidazioetarako 303 ereduaren zehaztapen teknikoak aldatzen dira, honela:
  • 303 ereduko 10. eta 12. laukietan sartuko dira % 0,62ko baliokidetasun-errekarguaren tasarekin kargatutako eragiketei dagozkien zerga-oinarriak eta kuotak.
  • 303 ereduko 10. eta 12. laukietan sartuko dira % 0ko baliokidetasun-errekarguaren tasarekin kargatutako eragiketei dagozkien zerga-oinarriak eta kuotak.
  • Autolikidazio berean aldi berean % 0, % 0,5 eta % 0,62ko baliokidetasun-errekargu moten eragiketak sartu behar badira, 303 ereduko 10. laukian tasa horiei guztiei dagozkien BIen batura sartuko da, eta 303 ereduko 12. laukian, berriz, lehen aipatutako tasa guztiei dagozkien kuoten batura.
  • 19. eta 21. laukietan sartuko dira % 0 tasarekin kargatutako erkidego barruko eskuraketak. Erkidego barruko erosketak % 0 eta % 4 tasetan sartu behar badira, 303 ereduko 19. laukian eragiketa horiei dagozkien BIen batura sartuko da, eta 303 ereduko 21. laukian aipatutako zerga-tasei dagozkien kuoten batura.
Izapidetu

Epeak

Irekita

Dagokionaren arabera, hiruhileko edo hileko likidazio epearen ondorengo hilaren lehen hogeita bost egutegi egunetan, uztailari dagokiona izan ezik, zeina irailaren 10 arte aurkez baitaiteke.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Aitorpena pertsona juridikoek aurkezten badute (enpresa pribatuak, elkarteak nahiz erakundeak izan), aurkezpena telematikoki baino ezin da egin, egoitza elektronikoa (barne esteka egoitza elektronikoko izapidera) erabiliz, zerga ereduen Laguntza Programa erabiliz egindako fitxategia bidaliz.
  • Aitorpena pertsona fisikoek, ondasun erkidegoek edo sozietate zibilek aurkezten badute, 39/2010 Foru Aginduaren arabera telematikoki aurkeztera behartuta ez daudenean, paperean egitea hautatu ahalko da. Emaitza hutsa edo konpentsatzekoa bada Foru Ogasunaren bulegoetan aurkeztuko da, eta sartzekoa balitz finantza erakunde laguntzaileetan.
  • Ordezko aitorpenen kasuan aurkezteko zioa azaltzen duen idazkia erantsi beharko da.

Informazio gehiago

Zergadunek balio erantsiaren gaineko zergaren aitorpen-autolikidazioa aurkeztea, zergak araubide erraztuaren edo erakunde taldearen bereziaren bidez ordaintzen dituztenek izan ezik. Hiruhilekokoa nahiz hilekoa izan daiteke. Hilekoa da BIHra behartuta daudenentzat.

BEZaren araudiak enpresaburu edo profesionaltzat jotzen dituenak.

Araudia:

Zer behar dut?

303 ereduaren inprimakia (2023/01/01etik aurrera hasten diren likidazio-aldietarako)

303 ereduaren inprimakia (2023/01/01a baino lehenagoko autolikidazioak aurkezteko)

  • Ogasuneko Guardiako Bulegoa

San Juan plaza

Samaniego Etxea

01300 Guardia

Telefonoa: 945 600 135

Faxa: 945 621 069

emaila: ohaciendalaguardia@araba.eus

Ordutegia: 8:15etik 14.30era, astelehenetik ostiralera.

 

  • Ogasuneko Laudioko Bulegoa

Herriko Plaza zg

01400 Laudio

Telefonoa: 946 725 483

Faxa: 946 728 434

e-mailaollodiohacienda@araba.eus 

Ordutegia: 8:15etik 14:30era, astelehenetik ostiralera.

 

  • Ogasuneko Vitoria-Gasteizko Bulegoa

Samaniego kalea, 14

01008 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 181 818

Faxa: 945 123 012

e-maila: hacienda@araba.eus 

Ordutegia: 8:15etik 14.30era, astelehenetik ostiralera.

Izapidetu