517 eredua. Zerga berezien marka fiskalen izakinak eta eskaera

Epeak

Irekita

Epe zehatzik gabe

Informazio gehiago

Lurralde barnean etendura araubidetik kanpo zirkulatzen duten edari deribatuak eta zigarroak zirkulazio zigilua edo beste zerga markaren bat duten ontzietan egon behar dira, Zerga Berezien Araudian ezarri den bezala, baldin eta xedea botilatzeko edo ontziratzeko lantegia ez bada. Araudi hori 1165/1995 Errege Dekretuak onartu du, eta hura 11/1997 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua dela bide aplikatzen da Arabako Lurralde Historikoan.

Hartzaileak: Eredu hau hauexek aurkeztu behar dute: zerga gordailuen titularrek eta Batasuneko lurralde eremutik, barnekoa ez beste lurralde batetik, edari deribatuak edo zigarroak jasotzen dituzten guztiek, bai etendura araubidean, bai bermatutako bidalketaren bidez zein urrutiko salmentetan.

205 Foru Agindua 2012-03-15. [pdf]

517 eredua. Zerga berezien marka fiskalen izakinak eta eskaera

  • Bertaratuta. Ez da ezarri 517 eredua aurkezteko epealdirik. Eredu hau inprimatuta aurkeztu behar da Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko Zeharkako Zergen Zerbitzuko BEZ eta Zerga Berezien Atalean.
  • Helbideak eta telefonoak