Abere hesien mailegua eskatzea

Epeak

Irekita

Aurkeztu beharreko agiriak

AFAk abere hesien kopuru mugatua dauka, abere espezie bakoitzerako neurrikoak: behiak, zaldiak, ardiak eta ahuntzak.

Hesiak doan erabil ditzakete ganadua izatea aurreikusita dagoen edozein azoka, erakusketa edo bestelako ekitaldi antolatzen duten erakunde publiko eta pribatuek.

Material hori maileguan hartzeko honako betekizun hauek bete behar dira:

  • Beren baliabideak erabiliz jasotzea materiala AFAren Ibilgailu Zerbitzuan (Urartea kalea 6, Gasteiz), astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara, eta hara itzultzea ekitaldia amaitu ondoren.

  • Materiala behar bezala mantentzea eta zaintzea, hondatu ez dadin.

  • Materiala garbitu eta desinfektatzea, itzuli aurretik.

Erantsitako inprimaki normalizatuaren bidez bidali behar da eskaera Abeltzaintza Zerbitzura, eta zer ekitaldi eta noiz egitea aurreikusi den adierazi behar da han.