TR kultura erakusteko eta zabaltzeko programak eta jaialdiak gauzatzeko dirulaguntzen deialdia onartzea eta justifikatzea - egoitza
Kultura erakusteko eta zabaltzeko programak eta jaialdiak gauzatzeko dirulaguntzen deialdia justifikatzea
Epeak
2021eko azaroaren 10etik abenduaren 15era arte, biak barne.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Justifikazioa eta nahitaezko dokumentazioa
- Erantzukizunpeko adierazpena
- Dirulaguntzen justifikazioa bat etorriko da Kultura eta Kirol Sailaren dirulaguntzak emateko oinarri orokorrak onetsi zituen Foru Gobernu Kontseiluaren azaroaren 12ko 50/2019 Foru Dekretuaren 11. artikuluan xedatutakoarekin, Foru Gobernu Kontseiluaren martxoaren 2ko 7/2021 Foru Dekretuak aldatua.
Pertsona edo erakunde onuradunak egindako justifikazioa justifikazio kontu erraztutzat hartuko da, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onesten duenaren, 75. artikuluan (aurrerantzean, Dirulaguntzen Erregelamendu Orokorra) eta 50/2019 Foru Dekretuaren 11.3 artikuluan jasoa.
Justifikazio kontu erraztuak honako informazio hau jaso behar du:
a) Ekintzaren memoria, dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak bete direla justifikatzen duena eta burututako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazten dituena. Bereziki, ezarritako helburuen lorpen mailari egingo zaio erreferentzia. Gainera, sistematikoki sartu beharko da sexuaren aldagaia txostenean emandako informazioan. Horrela, datuak bereizita emango dira, emakume eta gizonen partaidetzan dauden aldeak ikusi ahal izateko. Bestalde, ahal den neurrian, datu horiek azalduko dira, Eusko Legebiltzarraren Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 16. artikuluak eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 20. artikuluak arautzen duten moduan.
b) Jardueraren gastu eta inbertsioen zerrenda sailkatua, hartzekoduna eta agiria identifikatuz, bai eta zenbatekoa, jaulkipen eguna eta, hala balegokio, ordainketa eguna ere. Dirulaguntza gutxi gorabeherako aurrekontu baten arabera eman bada, egondako desbideratzeak adierazi beharko dira.
Bakar-bakarrik aurkeztu beharko dira jatorrizko faktura edo agiri baliokideak edo fotokopia konpultsatuak, baldin eta, banaka edo multzoka, gastu kontzeptu bererako, eta hirugarren edo hornitzaile berarekin lotuta, 3.000 euro gainditzen badute (BEZa aparte). Era berean, goian aipatutako fakturen ordainagiriak aurkeztu beharko dira, 3.000 eurotik gorakoak (BEZa aparte).
c) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako sarrera eta dirulaguntzen xehetasunak, zenbatekoa eta jatorria adierazita.
d) Hala badagokio, itzulketaren ordain gutuna, aplikatu ez diren gerakinen kasuan; bai eta horietatik eratorritako interesena ere.
- Laguntzak justifikatzeko dokumentazioa elektronikoki aurkezten bada Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eskuragarri dagoen Erregistro Elektronikoan, edo, bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, bere 2.1 artikuluan ezarritakoaren araberako gainerako erregistro elektronikoetan, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko da, jatorrizko egiaztagiriak gordailutzeari buruzkoa. Adierazpen horretan adierazi beharko da emandako laguntza justifikatzeko aurkeztutako dokumentazioa (gastuaren eta ordainketaren egiaztagiriak) bat datorrela zintzoki jatorrizko dokumentazioarekin, zeina erakundearen legezko egoitzan baitago. Adierazpen hori erakundearen legezko arduradunak sinatu beharko du.
Informazio gehiago
Kultura Ekintza Zerbitzua
Probintzia plaza, 5-3. 01001 Gasteiz
Telefonoa: 945181818
Zer behar dut?
BAK
Ziurtagiri elektronikoa
Aurrez aurre, Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean edo Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak araututako beste moduen bidez.