Araba Innova - Digitaliza 2021 justifikazioa

Izapidetu

Epeak

Irekita

Jardueren errealizazioaren justifikazio tekniko eta ekonomikoa 2022ko urriaren 28ra arte (egun hori barne).

Ordainketak arintzeko, unean unerako jarritako epe mugak baino lehenago aurkeztu ahal izango dira agiriak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Dokumentazio justifikatzailea Izapide elektronikoaren bidez azaldu behar da. Frogagiria Egoitza elektronikoaren bitartez eransteko, egoitzan identifikatu eta "Nire espedienteak" atalera sartzea beharrezkoa da.

Lehengo ordainketa justifikatutzat eman dezan eta dirulaguntzaren gainontzekoa ordain dezan, aldez aurretik onuradunak, 2022eko urriaren 28ra arteko epean (egun hori barne), aurkeztu beharko dira ALAVA INNOVA 2022ko laguntza deialdiaren 13. oinarrian adierazten diren agiriak, zeinak ondoren laburbiltzen baitira:

  • Justifikazio eredua. Erantzukizunpeko adierazpena, kopiak eta jatorrizkoak bat etortzeari buruzkoa barne.
    Bertan adierazten da erantsitako fitxategiak jatorrizkoen irudi fidela direla, horiek erakunde eskatzailearen esku daudela eta Arabako Foru Aldundiaren esku jarriko dituela, hala eskatzen zaionean.

  • Egindako jarduketa guztien amaierako memoria, helburuen lorpen maila, gogobetetze maila, jarduketak egiteko egutegiaren betetze maila eta diruz lagun daitezkeen kontzeptuen desbideraketak zehaztuz.

  • Diruz lagundutako berrikuntza jarduketei lotutako eta egindako kanpoko gastuen eta ibilgetu inbertsioen taula (dirulaguntza ematearen jakinarazpenarekin bidalitako Excel orria). Daturik gabe, Excel orri honetara sar zaitezke.

  • Fakturak.

  • Egindako gastuen ordainketaren justifikazioa, dagokion banku transferentzia edo merkataritzako trafiko juridikoan pareko froga balioa duen beste agiriren bat erabiliko da, baldin eta ordaintzailea eta onuraduna, zenbatekoa, ordaintzeko data eta kontzeptua zehazten badira.

  • Eskaintza hirukoitza eta arrazoitzeko txostena hautatutako eskaintza ekonomikoki onena ez bada (izandako benetako kanpoko gastua 15.000,00 euroko mugaraino iritsi edo hura gainditzen badu eta eskabidean aurkeztu ez bada). 

  • Aurkeztutako jarduketa berberak egiteko eskatutako beste laguntza batzuk / beste laguntza batzuen ebazpenak, aldez aurretik aurkeztu ez badira.

Barne gastuetarako laguntzak jasoz gero:

  • Diruz lagundutako berrikuntza jarduketei lotutako eta egindako barneko gastuen taula, honako hauek zehaztuta: izena, NANa, dedikazioa, kostua orduko eta kostua guztira, eta, hala badagokio, kontratazio horien diru sarrerak eta finantzaketa. (dirulaguntza ematearen jakinarazpenarekin bidalitako Excel orria). Daturik gabe, Excel orri honetara sar zaitezke.

  • Erakunde onuradunaren erantzukizunpeko adierazpena, 5. artikuluan barruko gastuetarako xedatutako baldintzak bete izana adierazten duena.

  • Diruz lagundu eta ordaindutako berrikuntza jarduketei lotutako barneko gastuaren kasuan, nominak eta Gizarte Segurantzarako kotizazioak ordaindu izana eta ordutegi kostua justifikatu beharko dira, hauek erabiliz:

    • Kasuan kasuko pertsonak eta proiektuko arduradunak sinatutako ordutegi parteak, egotzitako orduak egiaztatzen dituztenak.

    • Urteko lanaldia, aplikatuko den lan hitzarmen kolektiboarekin bat etorriz.

    • Dagozkion nominak eta bankuko laburpenak edo transferentzia telematikoen aginduak.

    • Kotizazioen likidazioaren zerrenda (RLC) (lehen TC1), gizarte segurantzaren aplikazioaren bitartez sortua, eta ordainketaren banku laburpena.

    • Langileen izenen zerrenda (RNT) (lehenago TC2), gizarte segurantzaren aplikazioaren bitartez sortua.

Informazio gehiago

Izapide horretan edo webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jarri harremanetan aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentroarekin, mezu elektronikoa helbide honetara bidalita: diputaciondigital@araba.eus 

945 569 028  telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

Deialdi honi loturiko beste edozein argibide funtzional behar izanez gero, jar zaitez harremanetan Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren Zuzendaritzarekin (945.18.18.18 - luz.: 52040 eta 52422), astelehenetik ostiralera,8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri elektronikoa 

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke. 

Izapidetu