Arabako enpresetan kontratazioa sustatzeko laguntzen eskabidea - egoitza
2022ko ekitaldian Arabako enpresetan kontratazioa sustatzeko laguntzen eskabidea
Epeak
2022ko uztailaren 28tik azaroaren 2ra arte, 14:00etan.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Enpresaren jarduera azaltzeko memoria.
- Laguntza dakarren lan kontratua, alderdi biek sinatuta, eta Lanbideri behar bezala jakinarazita.
- Kontratatutako pertsonaren errolda ziurtagiria.
- Kontratatutako pertsonaren Gizarte Segurantzako alta.
- Kontratatutako NANa edo AIZa.
-
Laguntza xede den kontratazioaren ondoren kontrataturiko pertsonaren lan bizitza.
-
LEABD edo kontratatutako pertsona Lanbiden enplegu eskatzailea dela egiaztatzen duen beste dokumentu baliokide bat.
- Kontratatutako pertsona erregistro publikoan enplegu eskatzaile gisa ageri delako egiaztagiria (Lanbide, INEM, eta abar).
- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria, kontratazioaren aurreko 6 hilabeteetako batez besteko plantillari buruzkoa (kontratatutako pertsona atxikiko den kotizazio-kontuaren kode berari dagokiona)
- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria, kontratua egin den eguneko batez besteko plantillari buruzkoa (kontratatutako pertsona atxikiko den kotizazio-kontuaren kode berari dagokiona)
Laguntza hau Egoitza elektronikoaren bidez izapidetzeko behar den dokumentazioa sartzeko, banan-banan egin daiteke, edo dokumentazio hori ZIP fitxategi konprimitu batean bateratuz.
Azken aukera hori hautatuz gero, tipologiaren arabera multzokatu beharko dira dokumentuak, fitxategi konprimitu berean fakturen dokumentazioa beste dokumentazio-mota batekin ez nahasteko, eta behar adina ZIP fitxategi igo beharko dira, Egoitza elektronikoak dokumentazioa bidaltzeko dituen mugak kontuan hartuta: gehienez 10 Mb-ko tamaina fitxategi bakoitzeko eta gehienez 30 Mb-ko tamaina komunikazio bakoitzeko.
Zer behar dut?
BAKQ
Ziurtagiri elektronikoa
Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke.