Arabako enpresetan kontratazioa sustatzeko laguntzak eskatzea

Epeak

Itxita

2021eko azaroaren 2ko 14:00ak arte. 

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Egoitza elektronikoan zehaztutako eskaera formularioa

  • Enpresaren jardueraren memoria.

  • Bi aldeek izenpetutako lan kontratua

  • Kontratatutako pertsonaren errolda ziurtagiria.

  • Kontratatutako pertsonaren Gizarte Segurantzako altaren kopia.

  • Kontratatutako pertsonaren NAN edo AIZen fotokopia 

  • Laguntza xede den kontratazioaren ondoren kontrataturiko pertsonaren lan bizitza.

  • Kontratatutako pertsona erregistro publikoan enplegu eskatzaile gisa ageri delako egiaztagiria (Lanbide, eta abar). 

  • GSDOk emandako batez besteko plantillaren ziurtagiria, kontratazioaren aurre-aurreko 6 hilabetekoa.

  • GSDOk emandako batez besteko plantillaren ziurtagiria, kontratua egin den egunekoa.

ABISUA

Laguntza hau Egoitza elektronikoaren bidez izapidetzeko behar den dokumentazioa sartzeko, banan-banan egin daiteke, edo dokumentazio hori ZIP fitxategi konprimitu batean bateratuz.

Azken aukera hori hautatuz gero, tipologiaren arabera multzokatu beharko dira dokumentuak, fitxategi konprimitu berean fakturen dokumentazioa beste dokumentazio-mota batekin ez nahasteko, eta behar adina ZIP fitxategi igo beharko dira, Egoitza elektronikoak dokumentazioa bidaltzeko dituen mugak kontuan hartuta: gehienez 10 Mb-ko tamaina fitxategi bakoitzeko eta gehienez 30 Mb-ko tamaina komunikazio bakoitzeko.

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri elektronikoa 

Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke.