2022ko ekitaldian Arabako enpresetan kontratazioa sustatzeko laguntzen eskabidea

Izapidetu

Epeak

Irekita

2022/07/28 - 2022/11/02

2022ko uztailaren 28tik azaroaren 2ra arte, 14:00etan. 

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Enpresaren jarduera azaltzeko memoria.
  • Laguntza dakarren lan kontratua, alderdi biek sinatuta, eta Lanbideri behar bezala jakinarazita.
  • Kontratatutako pertsonaren errolda ziurtagiria.
  • Kontratatutako pertsonaren Gizarte Segurantzako alta.
  • Kontratatutako NANa edo AIZa.
  • Laguntza xede den kontratazioaren ondoren kontrataturiko pertsonaren lan bizitza.

  • LEABD edo kontratatutako pertsona Lanbiden enplegu eskatzailea dela egiaztatzen duen beste dokumentu baliokide bat.

  • Kontratatutako pertsona erregistro publikoan enplegu eskatzaile gisa ageri delako egiaztagiria (Lanbide, INEM, eta abar).
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria, kontratazioaren aurreko 6 hilabeteetako batez besteko plantillari buruzkoa (kontratatutako pertsona atxikiko den kotizazio-kontuaren kode berari dagokiona)
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria, kontratua egin den eguneko batez besteko plantillari buruzkoa (kontratatutako pertsona atxikiko den kotizazio-kontuaren kode berari dagokiona)
ABISUA

Laguntza hau Egoitza elektronikoaren bidez izapidetzeko behar den dokumentazioa sartzeko, banan-banan egin daiteke, edo dokumentazio hori ZIP fitxategi konprimitu batean bateratuz.

Azken aukera hori hautatuz gero, tipologiaren arabera multzokatu beharko dira dokumentuak, fitxategi konprimitu berean fakturen dokumentazioa beste dokumentazio-mota batekin ez nahasteko, eta behar adina ZIP fitxategi igo beharko dira, Egoitza elektronikoak dokumentazioa bidaltzeko dituen mugak kontuan hartuta: gehienez 10 Mb-ko tamaina fitxategi bakoitzeko eta gehienez 30 Mb-ko tamaina komunikazio bakoitzeko.

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri elektronikoa 

Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke. 

Izapidetu