null “Arabako iturri dokumentalak” ikerketa bekak

“Arabako iturri dokumentalak” ikerketa bekak

Historialari gazteek Arabako Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuak gordetzen dituen iturri dokumentalei buruzko ikerketa lan berritzaile bat osa dezaten bultzatzea.

Dokumentuak identifikatzeko lan horiek Arabako dokumentu ondarearen ezagutza handituko dute, eta ondare horren erabilera zientifikoa eta akademikoa erraztuko dute.

2010-2011 ikasturtean edo geroago Giza Zientzietako eta/edo erlazionatutako diziplinetako lizentzia edo gradua lortzeko ikasketak 2022ko urtarrilaren 1eko dataz amaituta dituzten pertsona fisikoei zuzendua.

Kultura eta Kirol Saila 

100/2022 Foru Agindua, apirilaren 19koa. “Arabako iturri dokumentalak” ikertzeko bi bekaren deialdi publikoa onartzea 2022ko ekitaldian.

Foru Gobernu Kontseiluaren azaroaren 12ko 50/2019 Foru Dekretua (2019ko azaroaren 20ko ALHAO, 134. zk.), zeinaren bidez onetsi baitziren Kultura eta Kirol Sailaren norgehiagoka araubideko dirulaguntzak emateko oinarri orokorrak (martxoaren 2ko 7/2021 Foru Dekretuak aldatu zuen dekretu hori), bai eta ebazpen honen eranskinean jasorikoa ere

Ebazpena: Kultura eta Kirol Saileko diputatua

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: hiru hilabete deialdia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Epean ez ebaztearen ondorioa: epe hori igarota, esanbidezko ebazpenik hartu ez bada, interesdunek eskaera ezetsi egin dela ulertu beharko dute

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Ikerketa beken eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi