null Ayudas a las Federaciones Deportivas Alavesas EUS

Arabako kirol federazioei dirulaguntzak emateko deialdi publikoa 2021

Arabako kirol federazioak behar beste diru baliabidez hornitzeko modua jartzea, federazioek beren administrazio eginkizun publikoak betetzeko eta, oro har, Arabako Foru Aldundiaren laguntzaile zereginetan dihardutenerako, 14/1998 Legeak (14/1998 Legea, ekainaren 11koa, euskal Autonomia erkidegoko Kirolarena) hari aitortzen dizkion eskumenak egikarituz.

Erabaki honetan araututako hitzarmenen onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta dauden Arabako kirol federazioak, baldin eta 2020. urtean federazio jarduera garatu badute.

Ez dira onuradun izango, ez Foru Gorbernu Kontseiluaren azaroaren 12ko 50/2019 Foru Dekretuak, Kultura eta Kirol Sailak emandako dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartu zituenak, hirugarren oinarrian jasotako baztertze egoeretan dauden erakundeak, ez Eusko Legebiltzarraren otsailaren 18ko 4/2005 Legean, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoan, araututako egoeraren batean daudenak.

Arabako Foru Aldundia. Kultura eta Kirol Saila. Kirol Zerbitzua

Foru Gobernu Kontseiluaren 121/2021 Erabakia, martxoaren 9koa. Onestea Arabako kirol federazioei dirulaguntzak emateko deialdi publikoa, federazio horiek baliabide ekonomikoak izan ditzaten.

Foru Gobernu Kontseiluaren 50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa. Onestea Kultura eta Kirol Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Sei hilabete, ALHAOn deialdia argitaratzen denetik.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Gutxieneko laguntza eskatzea 2021

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi