null Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko kultura ondasun higiezinak kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko esku hartzeetarako dirulaguntzak

Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko kultura ondasun higiezinak kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko esku hartzeetarako dirulaguntzak

Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklableko toki erakundeek sustatutako elementu txikiak, eraikinak eta ermitak kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko dirulaguntzak ematea, lehia erregimenaren arabera.

Udalak, Kuadrillak eta beste toki erakunde batzuk.

Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzua. Kultura eta Kirol Saila

Foru Gobernu Kontseiluaren 120/2021 Erabakia, martxoaren 9koa. Onestea Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko kultura ondasun higiezinak kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko esku hartzeetarako dirulaguntzen deialdia.

Foru Gobernu Kontseiluaren 50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa. Onestea Kultura eta Kirol Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Foru Gobernu Kontseiluaren 7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa. Kultura eta Kirol Sailak lehia araubidean dirulaguntzak ematea arautuko duten oinarri orokorren aldaketa onestea.

11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzei buruzkoa.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: deialdia ALHAOn argitaratzen denetik sei hilabete.

Epearen barruan ez ebaztearen ondorioak: gehienezko epea igarota ebazpen espresik ez bada egon, eskaera ezetsi egin dela ulertuko dute erakunde interesdunek.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
ELEMENTU TXIKIAK kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko dirulaguntzak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
ERMITAK kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko dirulaguntzak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
ERAIKINAK kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko dirulaguntzak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Emandako dirulaguntzak justifikatzeko agiriak

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi