null Arabako merkataritza sektorean sortutako inbertsioei aurre egiteko laguntzak 2024

2024ko ekitaldian Arabako merkataritza sektorean sortutako inbertsioei aurre egiteko laguntzak

Deialdi honen xedea da Arabako merkataritza sektoreko autonomoei eta enpresei laguntzea, 2024ko ekitaldian merkataritzaren lehiakortasuna hobetuko duten inbertsioak estaltzeko.

a) Langile autonomoak, baldin gehienez ere 8 enplegatu badituzte.

b) Sozietate zibilak edo ondasun erkidegoak, gehienez ere 9 autonomoz osatuak.

c) Merkataritza sozietateak, baldin enpresan dituzten partaidetzak autonomoen araubide berezian kotizatzen duten gehienez ere 9 langileri badagozkie (edo araubide orokorrean, kooperatiben edo lan sozietate mugatuen kasuan).

Erakunde onuradunek gutxienez salmenta puntu finko eta fisiko bat izan beharko dute eta/edo zerbitzuak eta/edo artisautzako lantegia merkataritzarako etxabeetan Arabako udalerrietan.

Azoketako nahiz merkataritza-zentro edo -galeria pribatuetako establezimenduak ere aintzat hartuko dira.

Hala ere, onuraduna izatea jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafe hauetakoren batean alta emanda egon behar da:

  • Lehenengo ataletik, honako talde hauek:
    • 64 taldea. Janarien, edarien eta tabakoen txikizkako merkataritza, establezimendu iraunkorretan egina (salbu eta 646.3, 646.4, 646.5, 646.6 eta 647.5 taldeak)
    • 65 taldea. Elikadurarako ez diren ekoizkin industrialen txikizkako merkataritza, establezimendu iraunkorretan egina (salbu eta 654 eta 655 taldeak)
    • 662 taldea. Bestelako txikizkako merkataritza mistoa edo integratua
    • 97 taldea. Zerbitzu pertsonalak (salbu eta 974 taldea).
    • 755 taldea. Bidaia agentziak.
  • Bigarren ataletik, 86 taldea. Lanbide liberalak, artistikoak eta literarioak”

Enplegu, Merkataritza, Turismo  eta Foru Administrazioaren Saila

78/2024 Erabakia, otsailaren 27koa

Foru Gobernu Kontseiluaren 49/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa. Onestea Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritzaren eskumeneko eremuan ematen diren dirulaguntzak arautzeko oinarri orokorrak.

Ebazpena emateko epea: 6 hilabete.

Epe hori igarota eskaerek ebazpen adierazirik ez badute, ezetsitzat jo beharko dira.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Arabako merkataritza sektorean 2024ko ekitaldian sortutako inbertsioei aurre egiteko laguntzen eskabidea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Dirulaguntza justifikatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi