Arabako merkataritza sektorean 2022ko ekitaldian sortutako inbertsioei aurre egiteko laguntzen eskabidea

Epeak

Itxita

2022ko otsailaren 19tik apirilaren 11ra arte, 14:00etan.

Aurkeztu beharreko agiriak

a) Merkataritza jardueraren eta egindako inbertsioen memoria  (sektorea, antzinatasuna, kokapena, langileak, inbertsioen beharra eta inbertsio horiek eskatzailearen lehiakortasun hobekuntzari dagokionez izan ditzaketen ondorioak).

b) Ekonomia jardueren gaineko zergaren alta inprimakia, deialdi honetako 3.2 artikuluan aipatutako epigrafeetako batean, gutxienez.

c) Inbertsio/jardunen, zeinetarako laguntzak eskatu diren, eskaintzen edo/eta aurrekontuen, edo/eta fakturen fotokopia.

d) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindako egiaztagiria, laguntza eskatu aurreko 365 egunean izandako batez besteko plantillari buruzkoa  (erakunde eskatzailearen kotizazio kontu guztiak barne). 

e) Dirulaguntza honetarako eskatutako jardueretarako beste diru sarrera batzuk lortu eta/edo eskatu badira, diru sarrera horien edo eskaeraren justifikazioa aurkeztu beharko da.

ABISUA

Laguntza hau Egoitza elektronikoaren bidez izapidetzeko behar den dokumentazioa sartzeko, banan-banan egin daiteke, edo dokumentazio hori ZIP fitxategi konprimitu batean bateratuz.

Azken aukera hori hautatuz gero, tipologiaren arabera multzokatu beharko dira dokumentuak, fitxategi konprimitu berean fakturen dokumentazioa beste dokumentazio-mota batekin ez nahasteko, eta behar adina ZIP fitxategi igo beharko dira, Egoitza elektronikoak dokumentazioa bidaltzeko dituen mugak kontuan hartuta: gehienez 10 Mb-ko tamaina fitxategi bakoitzeko eta gehienez 30 Mb-ko tamaina komunikazio bakoitzeko.

Informazio gehiago

JEZ epigrafeak ikusi

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri digitala

Egoitza elektronikoaren bitartez.